HEZKUNTZA SAILA. Sukaldeko eta garbiketako langileen lan-kategorietako lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua

0

Prozesu horietan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Informazioa kontsultatzeko, beharrezkoa da aplikazio informatikoan identifikatzea eta dagokion deialdian sartzea.

Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, hamar egun balioduneko epea ezarri da, 2023ko abenduaren 15etik 29ra, biak barne, zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezteko, bai eta lehentasun-ordena zehazteko ere, bi kategorietarako eskabidea aurkeztu bada. Horretarako, esteka honen bidez (https://www.euskadi.eus/web01-sedeform/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?tipoPresentacion=1&language=eu&procedureId=1240201) bi ekintzak egiteko aukera ematen duen formulariora sartu beharko duzu: erreklamatu edo lehentasun-ordena finkatu.