Nordic Klinikak Arabak langileen osasun muskulueskeletikoa hobetzen du

0
PRUEBA

Langileen osasunak lehentasuna izan behar du enpresentzat. Helburu horrekin jaio zen Nordic Klinika, haien osasun muskulueskeletikoan zentratua. Ezaugarri horiek dituen estatu mailako lehen klinika da, metodo bakarra aplikatzen baitu gailu nordikoekin gorputz osoko gaitzak edo eragozpenak tratatzeko.  

Nordic Klinika 2019an ireki zen Gasteizen, Dato kaleko San Prudentzio Lan Fundazioaren instalazioen barruan. “San Prudentzio Lan Fundazioaren eta ATHLON, S. Coop. enpresaren ekimen bateratua gara, herritar guztien eta, bereziki, langileen osasun muskulueskeletikoa hobetzeko“, azaldu du Joseba Narbaizak, Nordic Klinikako gerenteak. 

Lau urte hauetan, Nordic Klinikatik 1.500 langile baino gehiago igaro dira Arabako 150 enpresa ingurutatik. Bizkarreko, zerbikaletako, sorbaldetako, aldaketako eta belaunetako minen prebentzioan eta errehabilitazioan lan egiten du. Gerentearen arabera, tratamendua amaitu bezain laster ikusten dira emaitzak. Zehazki, praktika berritzaile horrek enpresako absentismo-indizea murriztea lortzen du, baita egoera horretan dauden pertsonen baja-egunen kopurua ere, eta “langileen eta enpresaren arteko lotura handitzea, haien osasuna hobetzeko tratamendu bat eskaintzeagatik”. 

Finlandiako metodoa da, mina tratatzeko teknologia berritzailea duena. “Guztiz pertsonalizatua da, paziente bakoitzak duen indarraren, mugikortasun-mailaren, gaitzen eta abarren arabera. Hasierako diagnostiko muskulueskeletikoa egitean datza, non bere kasu zehatza baloratzen den (erradiografiak, txosten medikoak eta abar eman daitezke, pertsonak eskura duena), eta, ondoren, tratamendu indibidualizatua egiten da 12 David Health Solutions gailuko zirkuitu batean, klinikan bertan”, azaldu du Narbaizak. 

Gailu mediko horiek mugimendu arreta handiz mugatuak eta pisu kontrolatuak ahalbidetzen dituzte, “saio gutxitan mugikortasuna, indarra, erresistentzia eta artikulazioen koordinazioa hobetzen dutenak. Pertsonak bizitza aktiboa eta minik gabekoa berreskuratzea lortzen du saio gutxirekin. Gainera, EVE softwarearen bidez, pazienteak egiten dituen mugimendu guztiak neurtzen eta erregistratzen dira, bai eta pazientearen minaren pertzepzioaren bilakaera ere”. Horrela, amaierako diagnostikoan, tratatutako artikulazio edo gorputz-eremu bakoitzaren hasierako diagnosi funtzionaletik erregistratutako hobekuntzak kuantifikatu daitezke, eta pazienteak hautemandako hobekuntza kualitatiboaren pertzepzioarekin gurutzatu. 

Termino fisikoetan, langileek bizkarreko eta goiko eta beheko gorputz-adarretako muskulatura berreskuratzea lortzen dute, eta mugikortasuna, indarra eta erresistentzia modu seguru eta eraginkorrean hobetzea, bakoitzaren gorputz-ezaugarrietara egokitzen baita. “Pazienteen % 90ei bizkarreko mina murriztu egin zaie. Gainera, segurtasun eta kontrol handia eskaintzen dugu bizkarreko mina edo gainerako artikulazioak tratatzeko garaian, saioan lan egitea nahi ez dugun muskulu-taldeak isolatzeko aukera ematen baitu”. 

Espainian metodo hori aplikatzen duen lehen klinika da, eta, Europan, Narbaizak dio aitzindaria dela “lehena delako lan-osasunean zentratua eta prebentziozko ikuspegiarekin, nahiz eta langileek jada mina dutenean eta lana behar bezala egin ezin dutenean joan ohi diren, enpresaren produktibitatean eraginez”. Hori dela eta, Nordic Klinikak apustu egiten du enpresek beren langileei zerbitzu horretarako sarbidea erraztea, “kaltea gertatu baino lehen eta, horrela, absentismo-mailak murriztuz”. Hala ere, edozein pertsonak jo dezake klinikara bere osasuna hobetzeko eta mina prebenitzeko edo murrizteko, mundu guztiari irekita baitago. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.