Gabonak hondartzako jarduerekin, Orfeoiarekin eta bideomapping batekin beteko dira

0

Ikus-entzunezko muntaia udaletxeko fatxadan proiektatuko da

Donostiako Gabonak Kontxako hondartzan haur eta gazteentzako jarduerak, Kursaalean Gabonetako parke zientifiko bat, Donostiako Orfeoiaren bi kontzertu Iesu elizan (Loiolako Erriberak) eta San Martzial elizan (Altza). Programazioaren amaiera abenduaren 27tik aurrera udaletxeko fatxadan egunero proiektatuko den bideomappinga izango da.

Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak oso positibotzat jo du Gabonetako kanpainaren bilakaera: «Aurten, inaugurazioak, Gabonetako azokak eta karparen egitarauak aparteko harrera izan dute. Egitarauaren izaera parte hartzailearen aldeko apustua egiten dugu publiko guztiei eta, bereziki, haurrei eta gazteei zuzendutako jarduera berriekin; aisialdia, dibertsioa eta kultura uztartzen saiatu gara, Donostia Gabonetako erreferentzia gisa indartsu azaltzen den programa batekin

  • Gabonak Hondartzan izeneko ekimena dago. Donostia Sustapenak antolatuta Fortuna Kirol Elkartearen eskutik, Kontxako hondartzan egingo da abenduaren 26tik aurrera. Bi astez, itsasaldiak eta eguraldia kontuan hartuta, hainbat jarduera programatuko dira, besteak beste: paint ball arkuduna, futbitoa, hondartzako boleya, beach tenisa, skatea, pista amerikarra eta altxorraren bilaketa.
  • DonoSTEAM Parke Zientifiko urtarrilaren 5era izango da, Kursaalen: droneak, robotika, 3D inprimaketa, programazioa, adimen artifiziala, eSports jokoak, arkitektura, arte digitalak, bideo edizioa, etab.
  • Donostiako Orfeoiak bi hitzordu berri eta oso berezi eskainiko ditu abenduaren 22an (Loiolako Erriberak auzoko Iesu Elizan, 19:30etan) eta abenduaren 28an (Altzako San Martzial elizan, 20:00etan).

 

Bideomappinga Udaletxean

 

Ekitaldien egitarauari amaiera bikaina emateko, donostiarrek, Udaletxeko fatxadan proiektatutako bideomapping ikuskizun ederra ikusteko aukera izango dute abenduaren 27tik urtarrilaren 4era bitartean, egunero, 18:30etatik 21:30etara (22.00etara jai egunetan eta bere bezperatan). Ikuskizuna Alderdi Eder parketik ikusi ahal izango da, «Gabonetako Sinfonia» lelopean.