Gogora institutuak familiari eman dizkio francisco de la cruz orellanaren gorpuzkiak, urduñako hilerrian identifikatutako bederatzigarrena

0
PRUEBA

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak Francisco de la Cruz Orellanaren gorpuzkiak eman dizkio familiari. Ekitaldia gaur goizean izan da Urduñako Kolunbarioan eta bertan izan dira Iker Santocildes, Urduñako alkatea, udalbatzako kideak eta Gogora Institutuko teknikariak.

Francisco de la Cruz Orellanaren gorpuzkiak, 2014an Urduñako hilerritik berreskuratutakoak, ezin izan ziren identifikatu, eta Urduñako kolunbarioan zeuden lurperatuta 2022ko uztailetik, inauguratu zenetik. Mallabian (Bizkaia) bizi den de la Cruz familia Gogora Institutuarekin harremanetan jarri zen 2022an, Urduñako hilerrian hezur-hondar berriak lurpetik atera zituztela jakin ondoren, eta, azkenik, DNA laginak erkatuta, Urduñako hilerriko bederatzigarren identifikazioa gauzatu ahal izan da.

Datozen egunetan, familiak Franciscoren gorpuzkia bere jaioterrian, Quintana  de la Serenan (Badajoz) hilobiratuko du.

Gogora Institutuak lanean jarraitzen du 2014an eta 2022an egindako indusketetan Urduñako hilerritik atera zituzten 71 pertsonen gorpuzkiak identifikatzeko. Horretarako, kartzelan hildakoen 60 familia ingururekin harremanetan dago, DNA laginak hartu eta erkatzeko.

Francisco de la Cruz Orellana, jaiotzez Quintana de la Serenakoa (Badajoz), Urduñako espetxe frankistaren biktima bat da. Agricultor, ezkondua, 2 seme-alabaren aita, atxilotu egin zuten, eta Badajozen hainbat espetxetatik igaro ondoren, Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten 1940ko urtarrilaren 31n. Handik urtebetera hil zen, 1941eko apirilaren 17an, 68 urte zituela.

Urduñan identifikatutakoak

  • Fructuoso Llorens Tolosano, Fuente de Maestrekoa, Badajoz.
  • Manuel eta Salvador Del Amo Jiménez, anaiak, Villagonzalokoak, Badajoz.
  • Alejandro Gómez Hidalgo, Carpio de Tajokoa, Toledo.
  • Alfonso Tena Prieto, Don Álvarokoa, Badajoz.
  • Domingo Galindo González, La Morerakoa, Badajoz.
  • Inocencio Gallardo Rebolledo, Magacelakoa, Badajoz.
  • Bernardo Rodríguez Rincón, Campanariokoa, Badajoz.
  • Francisco de la Cruz Orellana, Quintana de la Serenakoa, Badajoz.