Ertzaintzako Gabonetako Postalen Haurrentzako I. Lehiaketaren emaitzak

0

Lehiaketaren lehenengo edizioa egin da eta ertzainen familiartekoak diren 32 neska-mutilek parte hartu dute guztira. Lanak bi kategoriatan banatu dira: bat 8 urtera artekoa eta bestea 9 urtetik 14 urtera artekoa. Kategoria bakoitzeko irabazlea Ertzaintzako instalazioetara egindako bisitarekin sarituko da, eta, gainera, marrazkiek Ertzaintzaren  gabonetako postal ofiziala osatuko dute.

Lanak entregatzeko epea amaitu ondoren, Ertzaintzako Gabonetako Postalen Haurrentzako I. Lehiaketako bi kategorietako, 0 urtetik 8 urtera arteko eta 9 urtetik 14 urtera arteko, saridunak jakinarazi dira.

Bi irabazleei Ertzaintzako espezialitateetako batzuetan, besteak beste, Zaintza eta Erreskate Unitatean edo Txakur Unitatean, egiten duten lana ezagutzeko bisita oparituko zaie, eta bertan opari batzuk emango dizkiete. Horrez gainera, bi marrazkiak Ertzaintzak aurtengo gabonetako jaiak zoriontzeko erabiliko duen postal elektroniko ofizialean agertuko dira.

Lehenengo edizioa izan arren, lehiaketak harrera ona izan du ertzainen familiarteko gazteenen artean, bi kategorien artean 32 lan aurkeztu baitira guztira.