Nerea Melgosa´k emakumeak Gasteizko Eguberrietako Nekazaritza Azokaren garapenean izan duen papera nabarmendu du

0
  • Sailburua Eguberrietako Nekazaritza Azokan izan da. Bertan, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako herrialdeetako hainbat produktu eskaini dira.
  • «Zuek zarete, zalantzarik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gastronomiarik onenetakoa izan dezagun laguntzen duten barazki eta fruta horiek ekoitzi eta saltzeko ekarri dituzuenak»

 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosa´k, gaur goizean, Gasteizko Enparantza Berrian egiten ari den azokan nabarmendu du «emakumeek Arabako landa-lanean betetzen duten papera eta Eguberrietako nekazaritza-azokan aurkitzen diren «0 kilometro» produktuek eskaintzen duten kalitateari emakume horiek egiten dioten ekarpena».

Melgosa sailburuak, goizeko azken orduan, Eguberrietako Nekazaritza Azoka bisitatu du. Azoka honek, San Tomasi eskainitako egunean, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako herrialdeetako hainbat produktu eskaini ditu, hala nola frutak, berdurak eta barazkiak; haragiak eta hestebeteak; gaztak, eztia, kontserbak, ardoak, txakolina eta likoreak, ogia, «gâteau basque», erroskillak, tartak eta Eguberrietako beste produktu ekologiko batzuk.

Melgosa merkatuan saltzen ibili diren hainbat familiarekin solasean aritu da, horietako bakoitzak euskal hiriburuko Eguberrietako azokan zenbat urtetan parte hartu duen galdetuz. «Zuek zarete, zalantzarik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gastronomiarik onenetakoa izan dezagun laguntzen duten barazki eta fruta horiek ekoitzi eta saltzeko ekarri dituzuenak», aipatu dio sailburuak saltzaile bati.

Eguberrietako azokan Arabako Errioxako olioa, trufak eta arrautzak nabarmendu dira. Hainbat txosnek mota guztietako taloak eta artozko ogi biribilak saldu dituzte. Halaber, zurez eta ehunez egindako artisautza autoktonoa erakutsi da.

Gasteizko Enparantza Berrian ehun salmenta-postu inguru jarri dira, baita eskorta-hegaztien erakusketa- eta salmenta-postuak ere. Vital-Kutxabank Fundazioak antolatuta, gazta eta marmelada, oliba-olioa eta hestebeteak, txokolatea eta bermuta, gazta eta Arabako Errioxako ardoa, piperminak eta garagardoa batera dastatzeko aukera izan da. Inskripzioekin bildutako dirua Arabako Elikagaien Bankuari emango zaio.