Astekonomiak industriako esportazioen eta negozio-zifraren bilakaera jasotzen du, euskal hoteletako ostatu-gauei buruzko datu nabariarekin

0

Astekonomia urtea ixten ari da azken adierazle ekonomikoekin. Aste honetan, Euskadiko ondasunen esportazioei erreparatzen die, urrian atzera egin baitzuten. Hilabete horretan industrian izandako negozio-zifra da laburpen honen beste ataletako bat, azaroan EAEko hoteletan erregistratutako ostatu-gauen datu nabariari ere erreparatzen dion laburpen honena.

Urrian, Euskaditik atzerrirako ondasunen esportazioak % 0,7 jaitsi ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Azken hilabeteetan bezala, bilakaera hori batez ere produktu energetikoen jaitsierak eragin zuen (–% 35,4), baina ez-energetikoek beren aldakuntza-tasa positiboei eutsi zieten (% 2,5).

Bestalde, EINek argitaratu berri duen informazioaren arabera, industrian negozio-zifra % 1,6 jaitsi zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Hala ere, beherakada hori bigarren hiruhilekoan eta udaren hasiera aldean erregistratutakoak baino apalagoa da, orduan % 7tik gorako jaitsierak ere izan baitziren.

Azkenik, azaroan, Euskadiko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 8,8 egin zuten gora aurreko urteko aldi beraren aldean. Guztira ia 500.000 ostatu-gau erregistratu ziren, hau da, serie historiko osoan azaroan lortutako baliorik altuena.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.