Eusko Legebiltzarrak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Legea onartu du

0

Atzo, Eusko Legebiltzarrak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Legea onartu zuen. Euskadin sektore publikoa osatzen duten enteek datu pertsonalen tratamendua egiten dutenean pertsonak babestea helburu duen entitate horren araubide juridikoa ezartzen da lege horren bitartez.

Aurrerantzean gai horretan Euskal Agintaritza izango den horretako hainbat kide egon ziren ordezkari gisa eta, ganberatik irtendakoan Unai Aberasturi, zuzendaria, bertan egon ziren hedabideen aurrean agertu zen.

Aberasturik bere adierazpenetan azpimarratu zuen legea garrantzitsua eta beharrezkoa dela: «Estatuan eta Europan arlo horretarako esparru juridiko berria onartu da eta araudi autonomikoa aldaketa horietara egokitu behar zen, gure legea 2004koa zen eta».

Berariaz aipatu zuen berak zuzentzen duen erakundea, eta onartu zuen lege berriak instituzioaren antolaketa eta funtzionamendua birdiseinatzera behartuko duela. Bere iritziz, legea onartzeari esker, «Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak gainerako administrazioen aurrean duen independentzia are sendoagoa izango da».

Gertatuko diren aldaketarik esanguratsuenei buruz zera esan zuen: «Agintaritzaren kontrol-esparrua zabaldu egingo da eta hemendik aurrera lehenago fiskalizatu ezin zituen entitate batzuen jarduera zaintzeko gai izango da». Horrez gain, adierazi zuenez, «era berean Agintaritzaren zehatzeko ahala zabaltzen da».

Laburbilduz, komentatu zuenez, lege garrantzitsua da horrenbestez, Euskadin datu pertsonalak babesteko eskubidea babesten duen entearen antolaketaren eta funtzionamenduaren oinarriak arautzen eta Europan eta Estatuan indarrean dagoen araudira egokitzen dituen neurrian.