PRUEBA
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatu dute gaur Radio Euskadiko «Crónica de Euskadi fin de semana» saioan.
Sailburuak gaurkotasuneko gai nagusiak errepasatu ditu elkarrizketan zehar. Nabarmendu duenez, legegintzaldia oraindik ez da amaitu, eta egindako ekintzek eta politikek «datozen 10-15 urteetan gure autogobernua eta gizartea garatzeko oinarriak ezartzeko» balioko dutela azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bileren eta transferitzeke dauden transferentziei buruz galdetuta, Bingen Zupiriak esan du datoze. hilabeteetan albiste positiboak izango ditugula gure autogobernuaren garapenaren inguruan.