Otsailean jarri zen martxan Goazen Soraluze! orientazio zerbitzua. Herrian harrera oso ona izan duela azpimarratu du Anje Escarza orientatzaileak.
Soraluzek 3.800 biztanle inguru ditu eta orientazio zerbitzuak asteartero irekitzen ditu ateak.
Anje Eskarza orientatzaileak kiroldegian ematen du zerbitzua; goizez 9:00etatik 13:00etara; arratsaldez 14:00etatik 16:00etara. Gainera, bi astetik behin (11:00etatik 13:00etara) osasun zentroan ere egoten da, osasun zentroan bertan jarduera fisikoa egitea agintzen zaien herritarrak artatzeko.
Lehen seihilabeteak utzitako ondorio nagusiak hauek dira:
- Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute zerbitzua: %72.
- Jokabide aldaketaren datua ez da eskuragarri egongo bigarren galdeketa pasa arte.
- Zerbitzura etorritako erabiltzaile erdiak baino piska bat gehiago osasun profesionalek bideratutakoak izan dira eta beste erdiak beraien kabuz etorritakoak izan dira.
- Gizarte zerbitzuekin lanean aritu arren, oraindik ez dira nahi beste deribazio jasotzen.
- Indarra, koordinazioa, oreka eta malgutasuna lantzeko astearte goizetan (10:00-11:00) egiten den tailerrak arrakasta izan du orientazio zerbitzuko erabiltzaileengan. 18 pertsonak parte hartzen dute.
Hemen irakurri dezakezue memoria.
Zorionak orain arteko lanagatik eta animo erronka berriekin!