Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzarako laguntzak eman dizkie Lanbide Heziketako ikastetxeei, EBko Next Generation funtsen bidez

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako itunpeko 14 ikastetxeri integraturi dirulaguntza bana ematea, ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko ekintzak garatu ditzaten. Dirulaguntzen zenbatekoa 70.000 eurokoa da, hau da, 5.000 euro ikastetxe bakoitzeko.

Dirulaguntza hauek Next Generation EU finantza-tresnaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira. Plan horrek, halaber, sare publikoko lanbide-heziketako ikastetxeentzako dirulaguntzak jasotzen ditu, helburu berberekin.