RESIDENCIAL BASERDI 2023 S.L. sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin.
Erreklamazio epea: 2023ko abenduaren 26tik 2024ko urtarrilaren 5a arte, biak barne.
Erreklamazioak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bideratu beharko dira (Samaniego 2, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Zuzenean zerbitzura bertaratuz gero, hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 telefonoan edo bere webgunean.
Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.