Donostiako Gabonek bideomapping berria estreinatuko dute Udaletxeko fatxadan

0

Proiekzioak izango dira arratsaldero ordu erdiro urtarrilaren 4ra arte

Bigarren urtez jarraian, Donostiako Gabonetan bideomapping ikuskizun bat egongo da, eta aurten, hiriko udaletxeko fatxadan proiektatuta gozatu ahal izango dugu ikuskizunaz.

«Gabonetako Sinfonia» du izena aurtengo bideomapping ikuskizunak. Gabonak ez dira leku guztietan modu berean ospatzen; izan ere, jai hauek ospatzeko adina Eguberri daude. Baina, zer gertatuko litzateke noizbait Eguberri guztiek bat egingo balute? Adibidez, zer gertatuko litzateke doinu bakar batek Gabonetako magia guztia, desio guztiak eta itxaropen guztiak bere baitan hartuko balitu?

Hala bada, Gabonetako Sinfonia esklusibo bat sortu da, okasiorako bereziki konposatua; eta, gainera, soinu banda gisa ere balioko du, Gabonetako magia bere distira osoan entzun dadin. Hiriko tradizio musikalari egindako omenaldia da. Musikaren bitartez, era guztietako efektu bisual zirraragarriak ikusiko ditugu lehen aldiz: soinuen kaxa magikoa, bizia hartzen duten jostailuak eta den-dena izozten duten neguko elur-bisutsak. Ikuskizun bat non musika eta fantasia batzen diren, hiriari paregabeko oparia egiteko: donostiar guztien jabetzakoa izango den pieza musikal bat.

 

ORDUTEGIAK ETA EMANALDIAK

 

Abenduaren 27tik (asteazkena) urtarrilaren 4ra arte (osteguna) gozatu ahal izango dugu ikuskizunaz, eta emanaldien ordutegia hau izango da: 18:30etan, 19:00etan, 19:30etan, 20:00etan, 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan.

Emanaldi bakoitzak 6 minutu iraungo du eta emanaldi batetik bestera itxaron beharreko denbora girotzeko musika eta argi jokoak izango dira