Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Euskadiko ospitalerik onena Ospitaleko Bikaintasun Indizean (IEH 2023)

0

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea euskal zentrorik onena da, Ospitaleko Bikaintasun Indizeak (IEH 2023) jasotzen duenaren arabera. Indize hori Gobernantza eta Ekonomia Aplikatuen Koordenatuen Institutuak (ICGEA) argitaratu du aurten. Sailkapen orokorrean, 20. postuan dago, Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Galdakaoko Ospitalearen aurretik, hurrenez hurren.

Sustatzaileek diotenez, IEH Orokorra herrialdeko ospitaleen bikaintasun-maila urtero neurtzen duen termometro sanitarioa da, eta, besteak beste, honako hauetan islatzen da: langileen kualifikazio handia, Europako mediku eta espezialista onenetako batzuk barne hartuta; ospitale-azpiegiturak eta teknologia medikoan egindako inbertsio esanguratsuak; goi maila zientifikoa; pazientearen arretari heltzeko modua, zainketen humanizazioari gero eta garrantzi handiagoa emanez; eta, halaber, irisgarritasun zabala, Espainiako osasun-sistemaren ezaugarri dena.

Azterketa zehatz hori egiteko, ICGEAk 2.100 inkesta egin dizkie Espainiako osasun arloko hainbat ospitaletako profesionalei, eta IEHa horren emaitza izan da, zentro horietako datuetan eta emaitzetan oinarrituta, baita horietan lan egiten duten profesionalen iritzietan ere.