Iñigo Lekue eta Iker Muniain Bizkaiko Espetxeko hogeita hamar presori talde lanaren eta ahaleginaren balioak erakutsi dizkiete, Athletic Club Fundazioaren hitzaldi batean

0
Basauri 27-12-2023 Iñigo Lekue e Iker Muniain han sido hoy dos invitados de lujo en el Centro Penitenciario Bizkaia. Los dos jugadores de la primera plantilla masculina del Athletic Club han mantenido esta tarde un encuentro con cerca de 30 internos que participan en el programa Walking Football, impulsado en el centro vizcaíno por la Fundación Athletic Club y la entidad social Bidesari. Al acto han asistido la consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, Nerea Melgosa, que ha estado acompañada por la directora del CP, Vicenta Alonso, y por Javier Landeta, en su doble papel de presidente de la Federación Vasca de Fútbol y director de Justicia Digital e Infraestructuras del Gobierno Vasco. Por parte de la Fundación Athletic Club, además de los dos jugadores, han acudido Johana Ruiz-Olabuenaga, directora del Área Social del club rojiblanco, y el también directivo Josetxu Urrutia. /// Iñigo Lekue eta Iker Muniain Bizkaiko espetxean izan dira gaur. Athletic Clubeko gizonezkoen lehen plantillako bi jokalariek Walking Football programan parte hartzen duten 30 bat presorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Programa hori Athletic Club Fundazioak eta Bidesari gizarte-entitateak bultzatu dute Bizkaiko zentroan. Ekitaldian izan dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Vicenta Alonso espetxeko zuzendaria eta Javier Landeta, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako zuzendaria. Athletic Club Fundazioaren aldetik, bi jokalariez gain, Johana Ruiz-Olabuenaga klubeko Gizarte Arloko zuzendaria eta Josetxu Urrutia bertaratu dira.© MITXI

Iñigo Lekue eta Iker Muniain Bizkaiko espetxean izan dira gaur. Athletic Clubeko gizonezkoen lehen plantillako bi jokalariek Walking Football programan parte hartzen duten 30 bat presorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Programa hori Athletic Club Fundazioak eta Bidesari gizarte-entitateak bultzatu dute Bizkaiko zentroan.

Ekitaldian izan dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Vicenta Alonso espetxeko zuzendaria eta Javier Landeta, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako zuzendaria. Athletic Club Fundazioaren aldetik, bi jokalariez gain, Johana Ruiz-Olabuenaga klubeko Gizarte Arloko zuzendaria eta Josetxu Urrutia bertaratu dira.

Ordubete inguru, espetxeko kirol-programan parte hartzen duten presoek jokalariekin elkarreraginean aritu ahal izan dira, eta entrenamenduez, Ligako lehiaketaz eta eliteko futbolari gisa izan dituzten esperientzia pertsonalez galdetu diete.

Bai Lekuek, bai Muniainek azaldu diete nolakoa den beren egunerokoa, zer arazori aurre egin behar izan dieten Lehen Mailara iristeko, eta, batez ere, jokatuz eta taldean lan eginez irabazten diren balioak azaldu dituzte.

Nerea Melgosa sailburuak eskerrak eman dizkie jokalariei eta Athletic Club Fundazioari hitzaldi honetan parte hartzeagatik, askatasunik gabeko pertsonentzat diseinatutako kirol eta garapen pertsonaleko programa indartzen duelako. “Bigarren aukerak existitzen dira eta zuek zuena izan dezakezue. Entzun zer esaten dizueten pertsona horiek, sendotasun fisikoa lantzen baitute, baina baita mentala ere”, esan die Nerea Melgosak bertaratutakoei.

Sailburuak balioa eman dio espetxeetan egiten den eguneroko lanari, kirol-entrenamenduekin paralelismoa eginez. “Hemen gainditzearen jokaldiak egunero entrenatzen ditugu. Prestakuntza, jarduera eta tailer bakoitza helburu horrekin pentsatuta daude. Badakigu kalera itzultzen zaretenean hainbat ezbehar aurkituko dituzuela. Baina hor izango da, hain zuzen ere, ikasitakoa aplikatzeko garaia. Horretarako egiten dituzue ahaleginak orain. Talde osoak gol bat sartzeko”, esan du sailburuak.

Bukatutakoan, Melgosak “aukeraz betetako 2024ª” opa die barneratuei; “baduzue gure laguntza, gainerakoa zuen esku dago”.

Johana Ruiz-Olabuenagak, bere aldetik, “kirola eta, zehazkiago, futbola” nabarmendu ditu, “Fundazioak erabiltzen duen tresna sozial eta terapeutiko gisa, Bidesari bezalako erakundeei laguntzeko. Osasunerako duen garrantziaz gain, taldeko kirolak balio oso positiboak sustatzen ditu norberaren errekuperaziorako eta gizarteratzeko”, ondorioztatu du.