Azpiazuren ustez, «eskualdeetako ESEPEak ezinbestekoak dira Europako funtsek arrakasta izan dezaten»

0
PRUEBA

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua harrituta agertu da gaur Espainiako Gobernuaren ordezkariak egindako adierazpenekin; izan ere, “Eusko Jaurlaritzak eskatzen duen bezala, eskualdeetako ESEPEak Europar Batasunak diseinatu duen programaren espirituaren aurka joango lirateke”, Denis Itxasok berriki egindako adierazpenen arabera. Balorazio horren aurrean, Azpiazuk Radio Bilbao-Cadena Ser irratian azpimarratu duenez “eskualdeetako ESEPEak ezinbestekoak direla Europako funtsek arrakasta izan dezaten. Laguntzeko prest gaude. Hori lortzeko borrokan jarraituko dugu”.

Irrati horren “La Ventana Euskadi” saioan egindako elkarrizketan, Azpiazuk bere sailaren ate joka dauden gaurkotasuneko gaien errepasoa egin du. Hala, adierazi du une egokia dela garraio publikoan zenbait laguntza mugatzen joateko. Laguntza horiek aktibatu ziren “gai jakin batzuengatik, horiek konpondu ahala. Europak ere horrela eskatzen du. Pixkanaka egin behar da, baina egokituz joan behar dugu”.

Bankuei eta enpresa energetikoei zergak luzatzearen aurrean, Espainiako Gobernuak argitu duenez, “oraingoz ez dira zergak.  Hala direnean, hitzartuko ditugu, jakina. Une horretan egingo da egin beharrekoa, ahalmen arauemailearekin. Orain aurreratzeak ez du zentzurik”. Ildo beretik, adierazi du trantsizio ekologikorako pizgarriak babesten dituela, baina nola gauzatuko diren jakiteke dagoela. “Printzipioz, horretarako edozein neurri positiboa da. Herrialde honetan dugun erronka handietako bat da”.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Euskadiren % 2ko hazkunde ekonomikoa proposatu du 2024rako. Nabarmendu duenez, “hazkunde horrek aukera emango du enplegua sortzeko”, eta “datu objektiboki positiboak dira” gaineratu du. Inguruarekin konparatuz gero, hobeto gaude.  Gure aurreikuspenak egokiak dira”.

Erreforma fiskalaren gaiari dagokionez, onartu du ez duela espero urte berriko lehen sei hilabeteetan prest egotea, baina gaiaren muinean konfiantza agertu du: “Ziur nago aldaketek instituzioen beharrak finantzatzea ahalbidetuko dutela. Balorazioa laster izango dugu, eta horren berri emango dugu”.

Gaurkotasunaren harian, aurreratu du “aurki” Finkatuz-ek beste euskal enpresa batean parte hartuko duela, eta euskal funts horren presentzia jadanik badutenekin (ITP, CAF eta Kaiku) bat egingo duela. Funts horren helburua da “enpresa horiek Euskadin errotzea”.

2024an legegintzaldia amaitu baino betetzeke dauden “betebeharrak” berrikustean, Azpiazuk finantza-klusterraren sortu eta bonu jasangarriaren beste jaulkipen bat egin izana adierazi du.

Radio Bilbao-Cadena Ser irratiari eskainitako elkarrizketa honetan, Lehendakaritzako erreleboari buruz galdetuta, Azpiazuk hau esan du: “Iñigo Urkullu lehendakaria politikari handia da eta izan da, eta eskertzen diot bere konfiantza”.