Enplegu ikastaro berrietarako izen-ematea zabalik dago energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren arloan

0

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2024ko lehen seihilekoan energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren arloarekin zerikusia duten hainbat ikastarorako izen-ematea zabaldu du.

Eskaintzak, pertsona langabetuengana hala nola jardunekoengana zuzenduta daudenak, on line, erdi-presentziala eta presentziala formatuko zenbait ekintza dakartza. Azken horiek, Imarkoaineko Cenifer Zentroan eta Noaingo Tesicnor-en emango dira.

Proposamenak hainbat espezialitate eskaintzen ditu, betiere sektorearen gaur egungo beharrak asetzea bilatuz. Beraz, proposatzen diren ikastaroak lirateke: parke eolikoen muntaketa eta mantenua, ISO 50001 energiaren kudeaketarako sistema, eguzki-energiaren auto-kontsumo fotovoltaikoa, EERR-en teknologiak, argiztapen publikoaren eraginkortasun energetikoa, GWO, aerotermia edo eguzki-energia fotovoltaikoaren altuerako jarduera segurua.

Pertsona interesatuek heziketa-eskaintza kontsulta dezakete, baita izena eman ere Enpleguko prestakuntza webgunea erabiliz. Aukeran dauden prestakuntza jarduerei buruzko orientabidea behar izanez gero, webgunean hitzordua eska liteke enplegu-agentzietako langileekin, aurretiko hitzordua eskatu atalean.