Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, Uxue Itoiz, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak eta Esperanza Aristu Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko zuzendariak 2022ko Nafarroako Balantze Energetikoa aurkeztu dute gaur goizean. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak egindako txostenan, foru komunitateko energia-iturrien erabilera eta kontsumoa jasotzen ditu. Ondorio nagusietako bat da Nafarroak bere eraginkortasun energetikoa %16,30 hobetzea lortu duela azken 10 urteetan.