Nafarroako Osasun Departamentuak Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua egin aurreko kontsulta-fasea hasi du

0

Osasun Departamentuak Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua egin aurreko kontsulta publikoaren fasea hasi du, etorkizuneko arauari ekarpenak egin nahi dizkioten pertsona, entitate eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzeko. Ekarpenak egiteko epea 2024ko urtarrilaren 30era artekoa izango da.

Kontsulta hau Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren 11/2012 Foru Legean jasota dator, zeini jarraiki herritarrek, iradokizunen igorpena dela medio, izaera orokorreko xedapenen elaborazioan parte hartzeko duten eskubidea onartuko den. Ondorioz, lege proiektu edota aurreproiektuarekiko aurretiko izaerarekin, kontsulta publiko bat finkatzen da, eskumeneko Administrazioaren Web ataria baliatuz.

Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian Argitaratua
Horretarako, Osasun Departamentuak dokumentu bat elaboratu du, zein jada argitaratuta dagoen Nafarroako Gobernuaren Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian, barne hartuz Osasunari buruzko Foru Legearekin konpondu nahi diren arazoak; horiek onartzeko beharra eta aukera; arauaren helburuak; eta balizko hautazko irtenbide arautzaile eta ez arautzaileak.

Etorkizuneko foru lege honek eragin ditzakeen pertsonak, entitateak hala nola erakundeak izango dira Gardentasunaren Atarian argitaratutako dokumentuak dakartzan aipatu alderdien gainean euren iritziak igorri ahal izango dituztenak.

Osasun Departamentuarentzat ezinbestekoa da Osasunari buruzko Foru Lege berri bat onartzea zeinek “Nafarroako Sistema Publikoari erronka berrietarantz bideratzeko eta aukera berriak aprobetxatzea ahalbidetzeko funtsezko tresnak ekarriko dizkion”.