‘Querer’ seriearen filmaketa

0
Bilbao 29-12-2023 Rodaje de la serie Querer, dirigida por Alauda Ruiz de Azúa, en el Palacio de Justicia de Bilbao. Cine, televisión © MITXI

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Querer minisailaren filmazioa bisitatu du gaur goizean, Bilboko Justizia Jauregian.

Melgosak Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarrarekin eta aktoreekin hitz egin du, eta telesailaren gai nagusia fikzioan nola islatuko den jakin nahi izan du.

Querer telesail labur bat da, eta, lau kapitulutan, 30 urteren ondoren eta bortxaketa jarraituagatik salaketa bat tarteko dela, bikote baten istorioa kontatzen du.

Telesaila Movistarrek, Kowalski Filmsek eta Feelgood Mediak ekoitzi dute.