C.A. Osasunako lehen plantillako eta emakumezkoen taldeko hainbat jokalari Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan ospitaleratuta dauden haurrak bisitatzen izan dira gaur goizean. Zehazki, Ama-Haurren Ospitalean izan dira Unai Garcia, Kike Barja, Aitor Fernandez, Pablo Ibañez, Moi Gomez eta Aimar Oroz, lehen taldeko jokalariak, eta Celia Ochoa eta Ainhoa Gallar, emakumezkoen taldekoak.
Jokalariei harrera egin die Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ordezkariek eta horien artean aipa genitzake zentroko zuzendari Estrella Petrina; zuzendari Laguntzaile Marta Martin; Osasun Zaintzen zuzendari Marta Ancin; Profesionalen zuzendari Gabriel Izpura; Ospitaleratze Prozesuen eta Prozesu Anbulatorioen azpi-zuzendari Elena Sota, eta Pediatria Zerbitzuko buru Ainhoa Iceta.
Jarraian, Ama-Haurren Ospitaleko Neonatologiari eta ZIUko Pediatriari dagozkien 4. eta 5. solairuak bisitatu dituzte, zeinetan futbolariek hango haurrei azkar osatzea opa izan dieten, opariak banatu eta autografoak zein eskaintzak izenpetu bitartean.
Halaber bertaratu dira, klub gorritxoko zuzendaritzaren aldetik, Cesar Muniain, Juanma Garro eta Josetxo Perez de Zabalza. Bisitan izan da, nola ez, talde ‘Gorritxoko’ maskota ere.
Urteroko ohitura denez, bisita hau Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Humanizazio taldeak antolatu du eguberrietako jaien harira.