Bulegoak Okeluri kaleko 2. zenbakian daude, Inguralde eraikinean, eta gaurtik aurrera (urtarrilak 2) zabalik dagoen ordutegiari helduko diote berriro, gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ikastaroen eskaerari erantzun ahal izateko.
Gurutzeta auzoko KZgunea ere arratsaldez irekiko da gaur, urtarrilak 2, herritarren gaitasun digitalen hobekuntzarekin lotutako prestakuntza-ikastaroen eskaerari erantzuteko. Horrela, azken hilabeteetan eskainitako lanaldi osoko ordutegia berreskuratu da – 9: 30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara –, abenduan izan ezik, hilabete horretan ordutegia eskaera txikienera egokitu baitzen.
«Ordutegia zabaltzea funtsezkoa da trebakuntza digitalari buruzko prestakuntza eskaini ahal izateko. Prestakuntza hori oinarrizko tresna da pertsona guztientzat, bai ezagutza partikularrari dagokionez, bai curriculum vitaea hobetzeko eta lan-merkatuan balio erantsiko gaitasunak eskuratzeko», adierazi du Inguraldeko presidente David Sollak.
Bulegoak Okeluri kaleko Inguraldeko eraikinean daude, eta ordutegi hori luzatu egingo da zerbitzuaren egungo eskaria erregistratzen den bitartean. Era horretako prestakuntza-ekintzekin lotutako itxaron-zerrendak kudeatzen ere lagunduko du neurriak.
Zerbitzua hobetzeaz gain, ordutegia zabaltzea – Gurutzetako KZgunearen jarduera-orduak bikoiztea dakar – Eusko Jaurlaritzak KZgunearen baliabideak indartzeko eta 30.000 pertsona baino gehiagori oinarrizko gaitasun digitaletan trebatu ahal izateko egin duen apustuaren barruan sartzen da. Horretarako, Next Generation funtsen finantzaketa jaso du.
Ordutegi berriarekin, Gurutzetako KZguneak prestakuntza-eskaintza indartu ahal izango du testuinguru espezifiko horretan, DIGCOMP Europako esparrura bideratutako ikastaro berriekin. Ikastaro horiek hizkuntza komuna eskaintzen dute gaitasun digitalen funtsezko arloak identifikatzeko eta deskribatzeko.
«Barakaldoko Udaletik aktiboki kolaboratzen dugu Eusko Jaurlaritzarekin KZgunearen zerbitzu hau udalerriko herritarrei eskaintzeko» adierazi du Sollak. «Horren bidez, teknologiarako sarbidea bermatzeaz gain, balizko eten teknologikoak ezabatzen laguntzen dugu, Barakaldon doako ikastaro horietarako sarbidea sustatzeari esker», amaitu du.