Korronteetan eta ikusgarritasun gutxirekin esku hartzea: Nafarroako Suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldearen 40 urte

0

Iruñea, Argako Ibai Parkea. 11:00ak. Abenduaren amaiera. Zerua garbi dago eta eguzkia indarrean, baina irudia engainagarria da, giro-tenperatura 5 gradukoa baita eta ibilgua lasai egiten ari den ibaiaren tenperatura 7 gradu ingurukoa. Pasabidea, eguzkitan eta itzalean, izotz-geruza fin batek estaltzen du.

Hala ere, bada agertokiaren normaltasuna aztoratzen duenik: Caparrosoko hondartzaren parean, ur gainean dagoen pertsona bat. Korronteak arrastaka darama eta bere gorputza, pasabidearen azpitik, ibaian behera doa. Uraren tenperatura horren baxua dela-eta, laster hasiko da gorputza berezkoa izaten duen beroarekiko gehiegizko galera jasaten, horrela hipotermiari bidea emanez. Gorputzaren tenperatura 35 gradutara heldu denean, bihotza, nerbio-sistema eta beste organoak normaltasunez funtzionatu ahal izateko zailtasunekin hasiko dira. Beraz, gertakari horren amaierarik ohikoena pertsona itotzea, haren gorpua ondoratzea eta korronteak arrastaka eramatea izango litzateke.

Kasu honetan, dena ondo amaitu da, izan ere, ibaiaren gainean dagoen pertsonak urpean igeri egiteko traje bat darama soinean, zeinek hipotermiarik jasan gabe ur gainean egon ahal izatea ahalbidetzen dion; gainera, ez dago hor erori egin delako edota istripuren bat jasan duelako. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Uretako Erreskate Taldeko (UET) urpekari bat da zein, hainbat kiderekin batera, ur gainean erreskate maniobra bat egiten ari den, aldizka egin ohi duten bezala, premia bat sortzen denean prestatuta egotearren.

Erreskate maniobra ur gainean

Maniobra, UET taldeko bost kide raft ontzi arin batean sartuta daudela jarri da martxan. Kontrakorronteko maniobra egiten ari dira, arraunen bultzada lagun ibaian gora joanez,  pasabidera hurbiltzeko eta emariak arrastatu dituen hondakinen metaketa ikuskatzeko. Korronteak oztopoekin – hormigoizko egituraren zutabeak kasu honetan – talka egiten dutelako korrontearen noranzkoa aldatu denean ibaian gora aurrera erraz egiteko aukera ematen duten eremuak aprobetxatzen dituzte. Kontrako eremu horretan gorpuren edota objekturen bat eroriz gero, litekeena da bertan geratzea eta ibaian behera ez jarraitzea.

Jarraian, ontzia ur-bazterrera itzultzen da eta urpekarietako bat poliki sartzen da ubidean eta korronteari jarraituz doa arrastaka pasabidearen guneraino; bertan taldeko beste kide batzuk dituzten zain, gorputza ur gainean haien parera iristean erreskate-soka jaurtitzeko prest.

Suhiltzaileen ofizialorde eta UET-eko arduradun Alberto Gardek azaldu du teknika hau pertsona kontziente dagoenean eta erreskatearekin kolaboratzeko gaitasuna badu soilik burutu ahal dela, hau da, lesiorik ez duen eta hipotermiarik jasaten ez duen norbaitekin, sokari heldu beharko diolako. Pertsona laguntzaile bat edo ezbeharren bat jasan duen eta korronteak arrastatu duen erreskateko kide bat izan liteke”, adierazi du. Erreskate mota hau, pertsona ibaira erori denean eta erreskateko kideak bertatik hurbil suertatu direnean egin ohi da.

Azkenik, bigarren maniobra mota bat egiten da, zeinetan erreskateko kideak ibaira jauzi egingo duen, pertsona erreskatatuz handik irteten laguntzeko. Maniobra mota hau izaten da egokiena ur gainean jaisten den pertsonak konortea galdu duelako, hipotermia jasaten duelako edo une horretan jasan lezakeen beste eragozpen baten eraginpean baldintzatuta dagoelako erreskatearekin kolaboratzen ez duenean.

Erreskate lanak amaitzean, hurrengo urratsa uretatik irteteko leku egokia topatu beharko da. “Ibai batek nola ‘funtzionatzen’ duenaren nahiz korronteen aldaketen jakitun izanik, erreskateko kideak nondik atera hautatzen du, beti ezin ohi baita edozein lekutik egin”. Horren harira, ibaia itsasoa bezalakoa da, esan du Gardek: “Mareak barrurantz eramaten bazaitu eta korrontearen kontra hondartzarantz lerro zuzenari helduz igeri hasten bazara, nekatu egingo zara, ziurrenik itotzera helduz. Betiere korronteak aurrera egiteko aukera ematen duen gune hura bilatu behar da. Eta ez dugu ahaztu behar korrontearen aurka ez dela igeri egin behar. Aske utzi behar da norbere burua eta aldi berean, hondartzarekiko paraleloan joan behar da, itsasoak hondartzara hurbiltzeko aukera ematen dizuen guneak topatzen dituzun arte. Ibaian ere gauza bera gertatzen da. Horren jakinaren gainean egon behar gara eta gainera, praktikan jarri ahal izateko burua hotz mantendu behar dugu”.

Nafarroako Suhiltzaileen UET

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Uretako Erreskate Taldea (UET) 1983. urtean jarri zen abian. Suhiltzaileen ofizialorde baten zuzendaritzapean, gaur egun 21 urpekari ditu Nafarroako parke ezberdinetan suhiltzaile zerbitzuak ematen eta egoerak hala eskatzen duenean, uretako erreskate jarduera zehatzak egiten dituzte.

Egiten dituzten esku-hartzeak askotarikoak dira, bere baitan hartuz pertsonen, animalien eta ondasunen bilaketa eta erreskatea, bai azaleran eta bai urperatutako eremuetan; baita uraldiak eta uholdeak ere. Bestalde, barruko uretan, ingurumena babesteko esku-hartze ezberdinak burutu ohi dituzte: isuri kutsagarrien kasuan, euspen- edo xurgapen-barrerak ipiniz, produktuaren hala nola eremuaren arabera. Laguntza teknikoa ematen dute beste zerbitzu batzuetarako, esaterako Nafarroan ur azpian desagertutako pertsona eta objektu ezberdinen bila aritzen diren polizia-gorputzei emandako laguntza.

Suhiltzaile arruntek jaso ohi duten prestakuntzaz haratago, UET-ko kideek ikusbiderik gabeko eta korronteetako urpeko igeriketan, euren jarduera burutu ohi duten egoeretan, oinarritutako prestakuntza espezializatu bat jasotzen dute. Bestalde, ur bizien hala nola uholdeen esparrutako ur gaineko erreskatetan prestakuntza eta esperientzia izaten dute.

Eguneratuta mantentzeko, urteko praktika zehatzetan 72 ordu ematen dituzte, gutxienez, halaber birziklapenak eta bilaketa zein erreskate teknika berrietan prestakuntzak eginez, esaterako, ibaietan urperatutako ibilgailuetan dauden pertsonak erreskatatzeko ikastaroa zeinetan partaide izan ziren 2022ko irailaren lehen hamabostaldian Murillo de Gallegon (Zaragoza).

UET-eko lan-taldeak lau pertsonekin osatzen dira: uretan dauden bi urpekari, talde-buru bat eta urpekarietako batek larrialdi bat jasaten badu esku-hartzeko aukera izango duen prest dagoen urpekari bat. “Sektore honetako segurtasun-araudia, zorionez, oso gardena da”, azaldu du Gardek.

Beraz, urteko egun orotan gutxienez lau urpekari daude eskuragarri Nafarroan, berehala esku-hartze bat egiteko prest. Jarduketak eskatzen badu, taldearen gainerakoa pixkanaka aktibatu izaten da, jardueraren iraupenarekiko modu proportzional batean.

Misioak eta ekipamendua

UET-ek nagusiki bi misio mota garatu izaten ditu. Urpeko erreskatea eta ur gainekoa. Lan bakoitzak bere teknika darama eta ekipamendu zehatz bat eskatzen du. UET-eko urpekarietako bakoitzak ekipo pertsonal batekin kontatzen du eta ekipo komun bat partekatzen du, zeinen baitan aurkitzen diren bi ibilgailu, karelez kanpoko motordun bi itsasontzi eta raft bat.

Urraren tenperatura 10 gradu zentigradoren gainetik dagoenean, neoprenozko traje bat, traje heze bat erabiltzen da. Uraren tenperatura 10 graduren azpitik dagoenean, traje lehor bat erabiltzen da, zeinek ura urpekariaren gorputzarekin kontaktuan jarri gabe urpean igeri egitea ahalbidetzen duen, horrela ur hotzetan lanean epe luzeak eman ahal izanik. Traje lehorra, azalarekin kontaktuan dagoen traje termikoaren gainetik jarri ohi da, eta ekipoa ixten duen kremailera hermetiko batekin kontatzen du. Lepoaren nahiz ukabilen gunetan latex, goma edota neoprenozko elastiko bat darama, ura ez sartzeko.

Gainera, ez labaintzeko eraginkorrak liratekeen arroila-jaitsieretarako botak erabiltzen dituzte, eta horrek labaintzeak jazotzea ekiditen du. Boten gainean berriz, ur-bazterren ikuskapena bezalako jarduera zehatzak egin ahal izateko kentzen diren hegatsak jartzen dira. Bestalde, eskularru lehorrak erantsi ahal dira, zein trajeari aluminiozko eraztunekin finkatzen zaizkion, eskuak bustitzea ekidinez. Eta amaitzeko, burua hoztea eragozteko txano bat erabiltzen da. Horrela, urarekin kontaktuan dagoen bakarra aurpegia izaten da.

Esku-hartzeak urpean igeri egitea eskatzen duenean, botila bikoitza, aire konprimatuko bi banakako botila – ez oxigenoa, aipatu du Gardek – erabiltzen dira 300 atmosferatan. Txorrota batekin elkartutako bi botila dira, eta bakoitzak erreguladore independente bat darama. Horrez gain, urpean igeri egiteko ordenagailu bat eransten da botilekin itsatsita zeinek murgilketaren parametro guztiak markatzen dituen, esaterako uraren tenperatura, geratzen den airea eta urpekariak egiten duen esfortzua.

Botila bien artean txorrota bat dago, itxita eramaten dena eta horietako bakoitzak modu independentean funtzionatzen du. Urpekaria erabiltzen ari den botilaren airea amaitzear dagoela jabetzean, txorrota irekitzen du eta airea botila batetik bestera pasatzen da. Une horretan badaki erabilgarri dagoen airearen erdia kontsumitu duela. Denbora bat barru, berriro airea agortzen hasi denaz jabetzen hasten denean, ur gainera itzultzeko unea da. Beraz, ekipoa ikusi gabe, urpekariak beti jakiten du zenbait aire duen eskura. “Sistema hau segurtasunagatik erabiltzen dugu; murgilketen % 90a ikusgarritasunik gabe egiten da, zintzilik dagoen materia ugariko eremuetan, beraz, urpekariak ezingo dira ekipoaren adierazle bisualen mendean aritu. Hori da gainditu behar izaten dugun eragozpen mota nagusiena”, argitu du.

Komunikatzeko zailtasunak

Urpeko bigarren arazoa, ikuspenarena eta gero, komunikazioarena da. Hainbat jarduera zehatzetan, urpeko komunikaziorako ekipo bat dakarten maskarak erabili izaten dira; horrek, urpekarien artean eta ur gainean dagoen taldeko kideekin elkarrizketa garatu ahal izatea ahalbidetzen du. Korronterik gabeko eremuetan lan egiteko erabil litezke, esaterako urtegietan eta urmaeletan. “Ur gaineko unitatea ontzian edota ur-bazterrean uzten dugu eta etengabeko kontaktua izan dezakegu; horrek segurtasun-elementu bat dakarkigu esku-hartzeetan. Gutxi gorabehera talkie baten modura funtzionatzen du”, azaldu du UET-ko arduradunak.

Ekipo hau erabiltzea ezinezkoa denean, komunikazioa elkarri eskuak estutuz egiten da. Estutu batek esan nahi du: “Zer moduz zaude?”. Bi estutu: “Ondo”. Hiru estutu azkar: “Bagoaz”. Komunikazio oro beti segurtasunera bideratuta dago, ezinezkoa izaten baita instrukzio konplexuak partekatzea.

Ur-gainean egiteko esku-hartzeetan, urpekariak halaber erreskate-jaka bat, erreskate-soka bat eta kaskoa eraman ohi ditu. Jaka honek kremailera batez itxitako poltsiko itxia darama erantsita, mosketoiak, poleak eta zintak gordetzeko; elementu horiek berme bat ahalbidetzen dute, adibidez, eremu zailetan ibaitik irteteko; era berean, polipasto batera birbidaltzeak egiteko balio dute, esaterako itsasontzi bat libratu ahal izateko.

“Oso arriskutsua da uraren barruan lotuta egotea, beraz, urpekariak beti kontatu beharko du askatzeko aukerarekin”, gogorarazi du Gardek. Erreskate-jakak berehala libratzeko zinta bat darama zeinek urpekariari uretara jauzi egitea ahalbidetzen dion, uraren azpian harrapatuta geratuko balitz erraz askatu ahal izateko soka baten bermearekin kontatuz.

“Harrapatuta geratzen denean, korronteak urpekariari noranzko baterantz tirako dio eta sokak berriz, beste baterantz, urperatzea eraginez. Sistema honekin, eraztunari tiratzean, soka askatu egiten da eta ekipo honek flotazio elementu ugari dakartzanez, urpekaria ur gainera aterako da. Ezinbestekoa da uretara lotuta sartzera doan erreskateko kide batek behar duenean askatzeko aukerarekin kontatzea. Bestela, debekatuta dago uretara lotuta jauzi egitea. Telebistaz maiz ikusi ohi den akats bat da: uretara sartzen den pertsona bat eta ur-bazterretik euspena jaso izaten duena. Pertsona honek oinaren kontaktua galduko balu, oso erraz itoko litzateke. Uretara bermeaz sartzeko modu bakarra, eramaten den jakak libratze-sistema horrekin kontatuz egitean datza. Gainera, erreskatean entrenatu gabe dagoen pertsona bat, dagokion bezalako ekipamenduarekin kontatu ezean, norbait ateratzeko asmoz sartzen bada uretara, heriotza eragin liezaiokeen ezbehar bat jasateko txartel guztiak erosten ari da. Urtero hiltzen da itsasoan edota ibaian norbait salbatzeko asmoz murgiltzen izan den aita, lagun edo boluntarioren bat. Oso zaila da itotzen ari den norbait uretatik ateratzea, baina burua hotz mantendu beharra dago”, nabarmendu du Gardek.

Esku-hartzearen aurretik

UET-n lana esku-hartzearen aurretik hasten da, eta baliabideak optimizatu ahal izateko datu eskuragarriak aztertzean datza. “Pertsona bat ibaiko eremu zehatz batean erori dela badakigu, zeharkatu ahal izan duen ibilbidea zein den aztertu behar da, eta horrez gain, gorpua zein gunetan trabatuta geratu ahal izan den ere bai”, azaldu du Gardek.

Lehenengo bilaketa lurreko bilaketa baten oso antzekoa da. Normalean, ibairen korronte nagusia ur-bazter batetik bestera gurutzatuz joaten da, beraz, gorpu bat bilatzeko arakatu ohi diren lehenengo lekuak, korrontearen eraginez jomuga izango lituzketen haiek izan litezke. “Agertu ezean, beste bilaketa motaren bat antolatu behar da, faktoreak kontuan hartuta, kasu, gorpua harrapatuta gerarazteko behar adinako sakontasunik ba al dagoen, kateatzeko bidea eman dion oztoporen bat ote dagoen egiaztatzea, gertatutako uholdeak aztertu, gorpua arrastaka eraman ahal izan duen jakiteko, etab. Esaterako, une honetan gauden ibaiaren eremuan gorpu bat ageri bada ur gainean, eta pasabidean adarrak pilatu badira, logikoena da oztopoek gorpua geraraztea, baldin eta emaria oso ugaria izaten ez bada eta ibaia pasabidearen gainetik pasatzen ari bada eta gorputza ere iragan izan bada. Hasi aurretik hori guztia aztertu behar da”.

Azken urteotako esku-hartzeak

UET-k 2023an guztira 45 esku-hartze burutu ditu, 2022an eginiko 54rekin eta 2021ean eginiko 64rekin alderatuta. Horietatik, ugarienak sorospenekoak izan dira, guztira 36; aurreko urtean erregistratutako kopuruarekiko oso antzekoa, 37 izan baitziren, 2021eko zenbaki berdina, 37. Sorospen maniobren harira, ohikoenari helduz, uretako erreskateak izan dira ugarienak, 29 alegia, 2022. urteko 35ekin eta 2021. urteko 35ekin alderatuta.
Era berean, 2023an hilotzen erreskaterako lau esku-hartze egin dira (Arga ibaia Iruñan, Allozko urtegia, Irunberriko arroila eta Melidako Aragoi ibaia). 2022an ez da bakar bat ere burutu eta 2021ean bi burutu ziren. Amaitzeko, joan den 2023an ingurumenarekiko isuri kaltegarrien kontrol-operazio bat egin zen, 2022an zein 2021ean eginiko hirurekin alderatuta.