Partida aurrekoa: Sevilla FC-Athletic Club (LaLiga 19. J)

0

Gabonetako etenaldiaren ondoren, Athletic Clubek neurketa berezi batekin ekingo dio 2024 urteari. Lehoiek andaluziako hiriburura bidaiatuko dute Sevilla FC taldearen aurka urte berriko lehen hiru puntuak jokatzeko. Etxeko taldeak 2023 urtean jokatutako azken partiden sentsazio onak berretsi nahiko ditu.

Quique Sanchez Flores teknikari berriak bere zaleen aurrean jokatuko duen lehen neurketa da hau. Bestalde, Athleticek urte amaierara arte edukitako emaitza positiboen bolada ona luzatzea du helburu.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde andaluziarrari aurre egiteko. Iñaki Williams ez dago zerrendan Ghanarekin Afrikako Kopa jokatu behar duelako. Yeray eta Dani Garcia, bere sendatze-prozesuak amaitzen, baja dira arrazoi fisikoengatik. Jauregizar lehen taldeko deialdian sartu da berriro.

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 19. jardunaldiko neurketaren aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria


Sevilla FC taldea 1890ean sortu zen eta 1934an Lehen Mailara lehen aldiz igotzea lortu zuen. Ordutik, bi aldiz jeitsi da, 97/98 eta 99/00 denboraldietan. Beraz, Athleticek LaLigan ibilbide luzea duen aurkari bat izango du aurrean, eta bere palmaresean gutxienez Lehen Mailako titulu bat duen bederatzi taldeetako bat, 1944/45koa. Gainera, andaluziarrek,  UEFA Europa League eta Europako Superkopa bat irabazi dituzte.

Gaur egun, Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldea, 16 punturekin, LaLigako hamabosgarren postuan dago kokatuta. Lehiaketa hasiera zail batek, Jose Luis Mendilibar eta Diego Alonso entrenatzaileen kargugabetzeekin, denboraldi hasieran espero zituen emaitzak ez lortzera bideratu du taldea. Hala ere, entrenatzaile madrildarraren etorrerarekin, Sevilla FC taldeak hobekuntza izan du jokoan eta emaitzetan. Azken bi partidetan, etxetik kanpo irabazi diote Granada CF taldeari eta Metropolitanon Atletico Madriden aurka gol bakar batengatik galdu zuten.

Estatistikak

1934/35 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Sevilla FC-k guztira 158 partida jokatu dituzte maila gorenean eta lehoiek 61 garaipen, 31 berdinketa eta 66 porrot erdietsi dituzte.

Ramon Sanchez-Pizjuanen jokatutako neurketei dagokienez, balantzea ez da positiboa Athleticentzat: 11 garaipen, 21 berdinketa eta 47 lehia galdu ditu.

Sanchez-Pizjuanen jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, zuri-gorriek behin bakarrik irabazi dute, eta bi berdinketa eta beste bi porrot lortu dituzte.

Kontsulta itzazu Sevilla FC taldearen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu zaitez ez duzula gure Athleticen partida galduko.