Peñarroya-Pueblonuevo, 50 urte Athleticekin batera

0

Sierra Morenaren magalean, mendeetan zehar Fuente Obejuna eta Belmez bizilagun ospetsuen itzalpeko kortijo bat besterik ez zen izan Peñarroya, bere gaztelu kiribilduarekin. Ikatz-hobi garrantzitsuek eskulana, dirua eta inbertsioak ekarri zituzten bertara. Batez ere, Frantziako hiriburutik, ‘Sociedad Minera y Metalúrgica’ elkartearen bidez. Ondorioz, Peñarroya hazi eta Pueblonuevo anexionatu zue bere garai loriatsuenetan, baina minerala gutxitzearekin batera pixkana behera etorri zen beriro.

Gerora, trenez lotu zen Puertollanorekin, baita Kordobako hiriburuarekin ere, eta orain ezagutzen dugun herria bilakatu zen, Athleticekiko eta futbolarekiko maitasuna harrotasunez helarazten duten auzotarrez eta bisitariez beteta. 1972an inaguruatu zuen Peñarroya-Pueblonuevok bere peña zurigorria eta Kordoba iparraldeko iparrorratz zuri-gorria izan da ordutik haize eta marearen aurka. Beti sendo, non bertako bizilagun askok beste toki askotara bizialdatu behar izan duten zorte hobearen bila.

Juan Muñoz Castañeda bere presidentearekin batera Zilarrezko Ezteiak ospatu dituzte gaur. 50+1, peñan adierazten den bezala; izan ere, 2022ko egutegiaren apeten ondorioz ezin izan ziren iaz ospakizunak egin. Joan den irailean Hego-mendebaldeko Athleticen Peñen Kongresuaren anfitrioiak izan ondoren, gaur Athleticeko ordezkaritza hartu dute herrian, gizonezkoen lehen taldeak Sevillaren aurka jokatuko duen partida aprobetxatuta.

Peñak Romero Robledo kalean duen egoitza ederretik igaro da Andoni Goikoetxea, arratsaldean Sanchez Pizjuaneko harmailetan amaituko den jardunaldi on baten atarian.