Javier Hurtado sailburuak: «Euskadik turismo jasangarriaren eredu bat finkatu du»

0
PRUEBA

Sailburuak azaldu duenez, Euskadik turismo jasangarriaren eredu bat finkatu du, erantzukizuna alderdi guztietan sartu behar duena: indibiduala, korporatiboa eta instituzionala. “Erantzukizunez jokatzen duen bidaiaria, bidaiatzeko eta egiten duen bidean tokiko jasangarritasunean laguntzeko bere modua aukeratzen duena, gure turismo-kulturaren partaide egin nahi dugu”, zehaztu du. Erantzukizun indibidual horri korporatiboa ere gehitu behar zaio. Azkenik, “ezin dugu ahaztu erakundeen erantzukizuna, turismo-politiken kudeatzaile garen aldetik. Erantzukizun horrek lankidetza publiko/pribatua eta erakundeen arteko lankidetza eskatzen ditu, benetako gobernantza, alegia. Hortik sortzen da Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari atxikitzea. Izan ere, kode horren helburua da turismo-eragile guztiek eguneroko jardunean gizarte-erantzukizunak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea, eta dagoeneko 700 enpresa ditu atxikita”.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok “Destino en transformación: estrategias para liderar el turismo del futuro” izeneko mahai-inguruan parte hartu du gaur, Europa Pressek Madrilen antolatutako II. Turismo Jardunaldian. Foroan hainbat autonomia-erkidegotako turismoko sailburuek parte hartu dute, baita turismoaren eta ekonomiaren sektoreko arduradunek ere.

Era berean, sailburuak gogorarazi du eredu jasangarri hori aplikatzeko politikak adimen turistikoa indartzean oinarritzen direla. Lehenik eta behin, Adimen Turistikoaren Sistemarekin, informazioa kargatu, prozesatu eta aztertzeko gai den tresna, iturrien analisian oinarritua, eta ezagutza baliagarri �garrantzizkoa, sistematizatua eta ordenatua� bihurtzen duena, helmugaren kudeatzailearen eta haren eragile guztien zerbitzura jartzeko plataforma bakar batean.

Eta bigarrenik, Helmuga Turistiko Adimendunen proiektuan, helburu duena helmuga turistikoak etorkizuneko erronketara egokitzea eta haiek eredu berri batera eramaten laguntzea, gobernantzan, berrikuntzan, teknologian, jasangarritasunean eta irisgarritasunean oinarrituta. “Euskadin aitzindariak izan gara; izan ere, helmuga turistiko adimendunaren eredua EAEko hiru hiriburuetan eta beste udalerri batzuetan garatzeaz gain, eskualdeetara ere egokitu dugu, lurralde-kohesioaren ikuspegi zabalago batetik lan egin ahal izan dezagun. Udalerrien eta eskualdeen artean, 11 helmugari ziurtagiria eman diegu dagoeneko eta beste 4 helmugarekin ari gara lanean” esanez amaitu du.