Javier Plou Izquierdok irabazi du Handira Jo lehiaketa

0
PRUEBA

Handira Jo lehiaketako lehen saria, 5.000 eurokoa, Javier Plou Izquierdok jaso du, bere doktore-tesitik (Label-free monitoring of tumor models by surface-enhanced Raman scattering) eratorritako proiektua aurkeztu baitu, eredu zelular konplexuak eraginkortasunez monitorizatzeko soluzioetan datzana.

«Ziur nago garatu dugun teknologiak, Raman espektroskopiaren potentziala adimen artifizialarekin konbinatzen duenak, laborategiek beren ikerketak zelula-laboreekin aztertzeko duten modua eraldatzeko ahalmena duela», azaldu du Javier Plou Izquierdok.

Lehiaketa honen helburua da Doktorego Tesia gauzatzean sortutako unibertsitate-ikerketa-taldeen I+G+Bko emaitzak ustiatzetik sor daitekeen ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aitortzea, baldin eta merkaturatzeko enpresa-proiektu izan badaitezke.

Hainbat ikerketa-eremu

Bigarren edizio honetan 20 doktore-tesi aurkeztu dira, hainbat ikerketa-arlotakoak: Medikuntza, Ingeniaritza, Ekonomia, Artea eta Komunikazioa. «Aurkeztutako tesi guztiak kalitate handikoak izan dira, eta parte hartu duten pertsona guztiek merezi dituzte sariak, eta, horregatik, Ziteken laguntza izan dezakete enpresa sortzeko», azaldu du Noemi Peña UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendariak.

Bigarren saria, 4.000 eurokoa, Unai Zalabarria Penak jaso du, Identification of the stress and relaxation level in people, based on the study and the advanced processing of physiological signals related to the activity of the autonomic nervous system tesiagatik.

Hirugarren bi sariak, 3.000 eurokoak, Asier Brull Mesanza eta Leire Marin Soutorentzat izan dira, Development of a sensorized tip for physical activity classification and fall detection eta New insights into the immunodiagnosis of Scedosporium/Lomentospora in Cystic Fibrosis patients tesiengatik, hurrenez hurren.

Tesi sortzaile eta berritzaileenaren accesit berezi bakarra 2.000 eurokoa zen, eta Estefanía Estalayo Menari egokitu zaio Analytical approach to diagnose the influence of the burial environment on the conservation state of archaeological remains: from lithic to metallic objects tesiagatik.