Europako Batzordeari proposatu zaio EBko Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Leku gisa babestea Igeldo, Jaizkibel eta Capbretongo itsaspeko hobiaren arteko itsas espazioa

0
PRUEBA

Estatuko gobernuak abenduaren 26an emandako agindu batean, Europako Batzordeari zenbait itsas eremu proposatzea onartu da, EBko Natura 2000 Sareko GKL (garrantzi komunitarioko lekuak) bihurtzeko, eta horien artean dago «Jaizkibel-Capbreton» izenekoa.

1.500 kilometro karratuko eremua da, Igeldo eta Jaizkibel mendietatik hasi eta itsaso barrura zabaltzen dena, Capbreton izeneko urpeko hobiraino. Capbreton Gipuzkoako kostaldearen paraleloan igarotzen da, azken horretatik 30 kilometro inguru, iparraldera.

Ekimen horrek aukera emango luke itsaspeko ekosistema garrantzitsuak babesteko, kalte egin diezaieketen giza jardueren aurrean.

Informazio gehiago

EIES – Europako informazioaren Euskal Sarea