PRUEBA
2023. urtean ospe onena izan duten Espainiako zerbitzu klinikoen emaitzak aurkeztu dira, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lau espezialitate mediko dagokien kategoriako onenen artean kokatu dira. Horiek horrela, Pediatria, Obstetrizia eta Ginekologia eta Onkologia erradioterapikoa zerbitzuak lehen hamarren artean geratu dira, 9. postuan zehazki; Oftalmologia, berriz, 14. postuan geratu da bere kategorian.
Espainiako osasungintza guztiaren ospea aztertzen duen azterketa independente bakarra da MRS. Osasun-sistemako eragileen ebaluazioaren bidez egiten da azterketa, hiru balorazio oinarri hartuta:
- Lehenengoa medikuek egiten dute;
- Bigarren balorazioa, ostera, honako hauek egiten dute: erizainek, ospitaleko zuzendari nahiz gerenteek, erizain-kudeatzaileek, enpresa farmazeutikoetako zuzendariek, ospitaleko farmaziako arduradunek, pazienteen elkarteen arduradunek, eta osasun-kazetari nahiz informatzaileek;
- Hirugarren balorazioa, azkenik, 34 zerbitzu klinikoren helburu espezifikoetako 3.254 adierazle baino gehiagoren azterketa da.