Segurtasun Sailak hezkuntza-lankidetzako hitzarmena sinatuko du Francisco de Vitoria Unibertsitatearekin

0

Lankidetza-hitzarmenari esker, UFVko ikasleek kanpoko praktikak eta formakuntza egin ahal izango dituzte Ertzaintzaren lan-zentroetan

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bidez, hezkuntza-lankidetzako hitzarmena sinatuko du Francisco de Vitoria Unibertsitatearekin, bertako ikasleek praktika akademikoak egin ahal izan ditzaten Ertzaintzaren egoitzetan.

Lankidetza-hitzarmen horri esker egingo dituzten praktiketan, UFVko ikasleek ikasitakoa aplikatzeko eta esperientzia duten profesionalekin harreman zuzena izateko aukera izango dute. Unibertsitate horrek Ertzaintzaren Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuarekin aldez aurretik izandako harremanak egin du posible unibertsitate horretako ikasleek kanpoko praktika akademikoak bertan egiteko aukera izatea.

Segurtasun Saila aspalditik ari da Euskadiko eta Estatuko gainerako lekuetako unibertsitateekin elkarlanean, fakultate eta espezialitate ezberdinetako ikasleek kanpoko praktika akademikoak Ertzaintzan egin ahal izan ditzaten.