Euskal ekonomiaren bilakaerari, produkzio industrialari eta abenduko KPIaren datu onari erreparatuta hasi du urtea Astekonomiak

0

Astekonomiak asteroko aldizkakotasunari ekiten dio gaur, eta azken egunetako adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpenarekin jarraituko du. Abiatze honetan, euskal ekonomiaren bilakaerak hartzen du goiburua, Ekonomia eta Ogasun Sailak prestatu duen termometroak eskainitako egoeraren argazkiaren arabera. Horrekin batera, produkzio industrialak eta 2023ko itxierak (KPIaren ildotik) osatzen dute hiruko hori.

Abenduan, euskal ekonomiaren termometroa 83,1 puntutan kokatu zen, beheranzko joerarekin jarraituz, baina hazkunde leuneko eremuan mantendu zen. Zehazki, 2,9 puntu galdu ditu aurreko hilaren aldean, batez ere industriaren bilakaeragatik, uzkurtze-egoeran jarraitzen baitu. Aitzitik, enpleguak dinamismo nabarmena erakusten du.

Bestalde, Eustatek argitaratutako informazioaren arabera, euskal produkzioa industriala % 0,1 jaitsi zen azaroan urte arteko tasan. Bilakaera hori, batez ere, energian izandako jaitsierak (–% 7,2) eragin zuen, eta horri gehitu behar zaizkio kontsumo-ondasunek (–% 2,5) eta bitarteko ondasunek (–% 0,8) izandako jaitsierak. Aitzitik, ekipo-ondasunen produkzioa % 4,0 hazi zen.

Amaitzeko, abenduan, KPIaren urte arteko tasa % 3,1ekoa izan zen, aurreko hilean baino hiru hamarren baxuagoa. Bilakaera hori elikagaien garestitzeak eragin zuen, batez ere. Bestalde, azpiko inflazioak moteltzen jarraitu zuen, % 4,8tik % 3,9ra igaro baita.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.