“ITSASERTZA” Larrialdi Planaren Aholku Kontseiluak erakunde arteko koordinazio-lanekin jarraitzen du, euskal itsasertzean pellet plastikoen balizko agerpenari aurre egiteko

0

Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak AZTI itsas zentro teknologikoak emandako azken datuak eman ditu ezagutzera, orain arte egindako azken simulazioetan oinarrituta, Aholku Batzordean. Bileraren ondoren, prentsaurre batena Erkorekak datu horiek aztertu ditu Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearekin eta Rogelio Pozo AZTIko zuzendariarekin batera.

Kontseiluak, Josu Erkoreka lehendakariorde eta segurtasun-aholkularia buru dela, AZTI itsas zentro teknologikoak emandako azken datuen berri eman du, orain arte egindako azken simulazioetan oinarrituta,

 “ITSASERTZA” Itsasertzeko Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Plan Bereziaren Aholku Kontseilua osatzen dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak, EUDELek, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, itsas kapitaintzek eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak.

Aholku Kontseiluaren bigarren bilera da, Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, joan den abenduaren 9an plan horren alerta fasea modu prebentiboan aktibatu ondoren, isuria iristearen balizko egoerari aurrea hartzera begira. Horrela, etengabeko zainketa-lan handiari lehentasuna emango zaio, erakunde, organismo eta sektoreen koordinazioaren bidez, ahalegin guztiak bateratu eta koordinatu daitezen.

ITSASERTZA PLANA

 “ITSASERTZA” pertsonen eta ondasun materialen gainean arriskuak eragin ditzaketen itsas kutsadurako egoerei aurre egiteko prozedura bat da. Planaren lurralde-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion kostalde osoa hartzen du, eta, ondorio operatiboetarako, lurralde-zatiketarekin bat datozen bi eremutan banatzen da: Bizkaia eta Gipuzkoa.

Alerta faseak berarekin dakar itsas kutsadurako balizko gertaera baten aurrean mobiliza daitezkeen bitartekoak eta baliabideak antolatzea, betiere beharrezkoa den erantzun-mailaren arabera.

Bertan egoeraren analisi xehatua egiten da eta balizko kutsadura-arriskuak ebaluatzen dira, baldintza meteorologikoen, ozeanografikoen eta ingurumenekoen arabera. Gainera, eremurik kalteberenak identifikatzen dira, aplikazio-esparruan barnean hartzen den zonaren sentikortasun-mapen bidez, betiere Plana aktibatzea eskatzen duten egoeretan eremu kalteberenak behar bezala babestu daitezen.

“ITSASERTZA” Plana 2019ko apirilaren 9ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen, eta oraingoan aktibatu da lehen aldiz.