Nerea Melgosa, Alaves Gloriosas-Atletico Madrid partiduan

0

Bi taldeak zoriondu ditu Ibaian jokatutako partiduaren ostean (1-2)

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Alaves Gloriosas-Atletico Madrid emakumezkoen futbol partiduan izan da. Partida Ibaia zelaian jokatu da, Gasteizen, eta amaieran bi taldeak zoriondu ditu.

Miren Fernandez de Landa zinegotzi gasteiztarrarekin batera, eta gaueko hotza gorabehera, Melgosak arretaz jarraitu du partida. Sailburuak neurketako hainbat alderdi komentatu ditu Andrea Esteban Alaves´eko entrenatzailearekin eta Dafne Triviño Gloriosetako zuzendaritzarekin. Atletico Madrid da Erreginaren Kopako egungo txapelduna.