Merkataritza eta ostalaritzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

0

Otsailetik ekainera emango dira

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtean bitan antolatzen ditu hiriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaro bereziak: otsailetik ekainera eta urritik abendura. Otsailaren bigarren astean hasiko den ikastaroan izena emateko epea, hain justu, gaur (urtarrilak 15) zabalduko da.

Ikastaroa 60 ordukoa izango dira eta ikasle bakoitzak 60 € ordaindu beharko ditu. Interesdunek online eman ahal izango dute izena edota aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan ( Konstituzio plaza 2).

Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).

2023an, guztira, 221 merkatari/ostalarik egin zuten Udalak antolatutako ikastaroa. Horietatik

  • 88 lagun aritu ziren otsaila-ekaina bitarteko ikastaroan eta
  • 133 lagun, berriz, urritik abendura bitartekoan.

Eta, 221 lagun horiekin, guztira, 25 talde osatu ziren:

  • 10 otsailean eta
  • 15 urrian.

 

Hasiera maila eta jarraipenekoa

Merkataritzako eta ostalaritzako elkarte eta erakundeekin (Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, San Sebastian Shops eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioa) lankidetzan antolatzen ditu Udalak sektore horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak.

Ikastaro horien azken helburua da jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko ulermena nahiz gaitasuna lortzea eta, horrenbestez, bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea. Horretarako, batetik, hasiera mailako ikastaroak eskainiko dira eta horietan zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna landuko da. Eta, bestetik, jarraipen mailako ikastaroak ere izango dira aukeran, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA