PRUEBA
Lehia globalizatua, protekzionismoa, merkatu jakin batzuen distortsioa eta merkataritza-tentsioa nagusi diren mundu batean botere ekonomiko berriak sortzen ari direla ikusita, Europak eta estatu kideek industria-politika baten bidez erantzun behar dute. Batzordeak protekzionismotik ihes egitearen aldeko apustua egiten du, eta lehia oinarrizko osagai bihurtzen duen industria-politika proposatzen du.
Industria BPGren ia % 20 den herrialde batean, Green Deal programaren barruko etorkizuneko erronkak, digitalizazioa eta lehia-politikarekin lerrokatzea kontuan hartuko dituen industria-politika definitzea da Eusko Jaurlaritzaren helburua. Hori guztia Batzordearen 2020ko martxoaren 10eko jakinarazpenaren barruan.