Astekonomiak urteko balantzeen berri eman du

0

Urtarrila balantze-hilabetea da, eta Astekonomiak zeregin horretan dihardu gaur. Horrela, gaurko edizioan arreta jartzen du 2023ko itxieran, turismoen salmentari eta, era berean, euskal aireportuetan desplazatutako pertsona kopuruari erreparatuta. Era berean, nabarmentzekoa da 2023a itxi zeneko langabezia-tasa: % 7.

Alde batetik, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGTk) berriki argitaratutako datuen arabera, Euskadin 22.333 turismo saldu ziren 2023an, aurreko urtean baino % 6,1 gehiago. Gorakada hori gorabehera, iaz lortutako zifrak oso urrun daude pandemia hasi aurreko urteetan saldu ziren unitateen kopurutik.

Bestalde, 2023an zehar, hegazkinez desplazatutako pertsonen kopuruak marka historikoa ezarri zuen, zazpi milioi desplazamendu baino gehiago izan baitziren. Urte arteko aldakuntza-tasan, igoera % 24koa izan zen aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek baieztatzen du pandemiaren ondorioak gainditu direla dagoeneko.

Eta azkenik, Astekonomia bideoan, 2023aren amaiera aldeko langabezia-tasa jasotzen da. Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2023. urtearen itxieran Euskadiko langabezia-tasa % 7,0koa izan zen, aurreko hiruhilekoko erregistroa baino ehuneko puntu erdi txikiagoa. Zehazki, 2008. urtearen amaiera aldetik lortutako baliorik txikiena da —urte horretan enplegu osoko mailak lortu ziren—.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.