Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteak ID artera ekarri du 20. urteurrena ospatzeko erakusketa

0
PRUEBA

«EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE» erakusketa Gasteizko ID arte eskolan egongo da ikusgai, Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolan. Erakusketa honek, 170 lan indibidualen bidez, ilustrazioak Euskadin mende honetan izan dauen bilakaera, maila eta garrantzia erakusten ditu. Otsailaren 15era arte egongo da ikusgai.

Erakusketak 170 lanez osaturiko bilduma grafikoa biltzen du, guztiak ere bere ibilbidea orain dela 20 urte hasi zuen Euskal Irudigileak Ilustratzaileen Elkarteko kideek egindakoak. Horietako ia berrogeita hamar jatorrizko lanak dira– osotutako bilduma grafikoa batu ditu. Inaugurazioa jada izan da Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolaren egoitzan, Gasteizko Betoñu auzoan. Ondoren bisita gidatua egin da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lankidetza duen “EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE” erakusketak talde horretako kide bakoitzaren lan bat batzen du, azken hamarkada bietan profesional horrek beraien lana egin duen arloen begirada orokorra eskainiz.

Iaz Bilbon, Donostian eta Guadalajaran (Mexiko) ikusi ahal izan ziren eta ikasturte honetan zehar Gasteizen, Iruñean eta Beran bisitatu ahal izango da. Erakusketa ibiltari honen helburuak hauek dira: ilustratzaileen lana ezagutaraztea; artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea; eta sektorearen indarra azpimarratzea, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Erakusketak, gainera, sektorea osotzen duten ahotsen aniztasuna erakutsi nahi du, protagonistak anonimotasunetik ateraz, eta ilustratzaileen lanen sormen-eremuak azalduz. Horren bidez, elkarteak bere 20 urteetan izan dituen mugarriak eta sektoreak bizi izan dituen aldaketa nagusiak azaldu nahi dira.

Erakusketa aukera ona da Euskadin dagoen talentua ezagutzeko; izan ere, hainbat arrazoi direla medio, ikusleek ez dute talentu horren alderdi guztiak ikusteko aukerarik izan. Horrela, argitaletxeen munduak interesa piztu ohi du eta egileengan jarri da arreta, baina badira ilustrazioaren beste arlo batzuk ere, non zeregin horietan diharduten profesionalen lana ezkutuan gelditzen den kontsumitzailearen begientzat. Erakusketa honekin hutsune hori bete eta sortzaileei izena eman nahi zaie; horregatik, erakusketa hau osatzen duten elementu batzuk Euskal Irudigileak taldeko kideen autoerretratuekin harilkatuta daude.

Urteurren honetan elkarteko presidente guztiek kolektiboaren historia errepasatzen duten liburua ere argitaratu da. Eta podcast bat egin da, hiru saiotan banatuta, non protagonisten iritziak ikus daitezkeen.

(Argazki-oina). Erakusketaren kartela, honekin batera atxikita, Euskal Irudigileak elkarteko kideen autoerretratuekin egina dago.