PRUEBA
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Laudioko Udalarekin egindako hitzarmenari. Horren bidez herrian alokairuan emateko babes ofizialeko 80 etxebizitza inguru eraikiko dira.
Etxebizitzak Goiko Plaza eremuan kokatutako bi eraikinetan, Udalak Etxebizitza Sailari dohainik lagatako elkarren ondoko bi lursailetan, banatuko dira. Guztira bizitegi-erabilerako 8.439,87 metro karratu dira.
Visesa sozietate publikoa arduratuko da 80 etxebizitza inguru eta lurpeko solairuetan horien garajeak eraikitzeko proiektuak idazteaz eta lanak egiteaz. Eraikinak amaitzen direnean, Eusko Jaurlaritzak Udalari beheko solairuko lokal bat lagako dio gizarte-erabileretarako.