Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak IEPKren Bureau Politikoaren bileran parte hartu du

0

Atzo, Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren (IEPK) Bureau Politikoaren bileran parte hartu zuen, besteak beste, aurrerago, datorren martxoaren 22an, Patrasen (Grezia) izango den batzarra prestatzeko. IEPKren presidente izendatu berri duten Loïg Chesnais-Girard Britaniako presidenteak erakundearen maila politikoa igotzea komeniko litzatekeela, eta, zentzu horretan, Bureau Politikoaren bilera gehiago antolatu beharko liratekeela aurreratu zuen. Kohesioa, Atlantikoko eta Mediterraneoko makroeskualdeak, IEPKren gobernantza eta Patraseko Bureau delakoaren prestaketa jorratzea zen, besteak beste, bileraren helburua.

Marian Elorzak Makroeskualde Atlantikoaren egoerari buruzko puntuan parte hartu zuen, eta parte-hartzaileei jakinarazi zienez, lau urte baino gehiagoz, lan handia egin da egitasmo horren alde, Arku Atlantikoaren Batzordearen abaroan (Lehendakaria buru delarik); era berean, Atlantikoko eskualde eta estatu guztietan, eragile ekonomiko eta sozialen artean, Europako Parlamentuan, Europako Batzordean eta Europako Eskualdeen Batzordean adostasun handia erdietsi da.

Horri guztiari esker, joan den abenduaren 12an, Makroeskualde Atlantikoa Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseiluaren gai-zerrendan sartu zen. Helburua da agindu honek ahalik eta lehentasunik handiena izatea EBko Belgikako presidentziaren barruan, bere Europako legegintzaldia amaitu baino lehen proiektuak argi berdea ikus dezan.Era berean, Eusko Jaurlaritzak IEPKren presidentziari adierazi zion komeniko litzatekeela IEPKren gobernantzari dagozkion era bateko eta besteko proposamenak sakonago aztertzea.IEPKren hurrengo hitzordua martxoaren 22ko Patraseko (Grezia) aurrez aurreko Bureau Politikoaren bilera izango da.