Udalak Donostiako bandera eman dio Loiolatarra KEri

0
binary comment
PRUEBA

Loiola auzoko elkarteak 100 urte beteko ditu 2024an

Eneko Goia Donostiako alkatea Loiolatarra KE elkartearen egoitzan izan da gaur goizean, San Sebastian eguna dela-eta brodatutako bandera pertsonalizatua entregatzeko.

Loiolatarra KE elkarteak 100 urte beteko ditu 2024an, eta Udalak erabaki du urteurren hori ospatzeko urtarrilaren 20ko 00:00etan Konstituzio plazan igo eta egun horretako 24:00ak arte hagan egon zen bandera ematea. Emandako entseina honako testu honekin brodatu da: «Hau da 2024ko urtarrilaren 20an Konstituzio plazan igotako eta jaitsitako bandera«.

Laugarren bandera pertsonalizatua

San Sebastian eguneko bandera pertsonalizatua 2020an eman zitzaion lehen aldiz Union Artesanari, bere150. urteurrena zela eta. Presidenteak jaso zuen bandera Konstituzio plazan, alkateak bandera jaitsi eta gero, eta Alde Zaharreko kaleetan zehar bere egoitzaraino paseatu zuten.

2021ean, San Sebastian egun berezi hartan jarri zen bandera Donostialdeako ESIari eman zitzaion, pandemian egindako lanagatik osasun-langile guztiei eskerrak emateko.

Urte batez egoera epidemiologikoaren ondorioz danborradarik gabe egon ondoren, 2023an bandera Intxaurrondo auzoko Artzak Ortzeok elkarteari eman zitzaion, hau ere bere 100. urteurrenean.

Aurtengoa, beraz, banatzen den laugarren bandera pertsonalizatua da.