Lanbidek hitzarmen bat sinatu du EAPNrekin, DSBE eta BGDS eskuratzea errazteko, hartzaileei kudeaketetan laguntzeko eta betebeharrak ulertzea eta betetzea sustatzeko

0

Akordioari esker, EAPN erakundeak pertsonak ordezkatu ahalko ditu izapide telematikoetan, eta prozesu osoan lagundu ahalko die

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak lankidetza-hitzarmena sinatu du EAPN-Pobreziaren Aurkako Europako Sarearekin. Hitzarmenak erraztuko du kalteberatasun-egoeran dauden pertsonek prestazioak eskuratu ditzaten DSBEa edo/eta BGDa jasotzeko baldintzak betez gero.  Horrek, batetik, «non take up» efektua saihestu ahalko du, eta, bestetik, onuradunei laguntza eskainiko die betebeharrak bete ditzaten.

Norberaren talde teknikoekin batera, Sara Buesak Lanbideko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariak eta Alfonso Lópezek EAPNko presidenteak eginiko bilera batean, erabaki da beste urrats bat ematea non eta, batetik, 2022ko abenduan onartutako Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legeak egindako aurreikuspenean, eta, bestetik, DSBEa Laguntzeko, Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko lehenengo Planean. Bertan jaso egiten dira bai hirugarren sektoreak Legearen aplikazioan duen parte-hartze aktiboa, bai eta asistentziaren arloan duen eginkizuna ere.

Legea hilabete batzuetan indarrean egon ondoren (Aipatu behar da hilabete hauetan izapideak arintzea lortu dela.  Era berean, horrek aukera eman du beste pertsona batzuk ere sar daitezen: alegia, kalteberatasun-egoera bizi arren, orain arte kanpoan geratzen zirenak.  Denbora-tarte hori, gainera, bat dator hilabete honetatik aurrera Erregelamendu berria aplikatzearekin), Zerbitzu Publikoak sakondu egin nahi du babes-eredu berri honen diseinuan parte hartu duten erakundeekiko lankidetzan.

«Aliantzak eta lankidetza-mekanismoak ezarri nahi ditugu; eta aprobetxatu, batetik, talde honen jarduera ona eta prestasun osoa, eta, bestetik, diru-sarrerak bermatzeko sistemaren xede diren pertsonekiko hurbiltasuna. Legeak adierazten duenez, batetik, behar duten pertsona guztiei estaldura bermatzeko betebeharra dugu; eta, bestetik, lan hori zorroztasun handiz egin behar dugu. Eta bi helburuak betetzeko, kolaboratzaile nahi ditugu EAPNko bazkide diren entitateak» azaldu du Buesak.

Hitzarmenak helburu ditu, batetik, sistemara hurbiltzea DSBEa edo BGDa jasotzeko eskubidea dutenak baina eskubide horren berririk ez dute; horrek “non take up» efektua saihestuko du. Aparte, jasotzaile guztiek eskuratu ditzaten prozesu osoan zehar behar dituzten informazioa eta laguntza Legeak ezarritako izapideak egiteko eta betebeharrak betetzeko. Eta gainera, detektatu ahalko dira garaiz zuzen daitezkeen gorabeherak.  Hitzarmenak arautuko duen aukeretako bat da EAPNk pertsona horiek ordezkatu ahalko dituela izapide elektronikoak egitean (beti ere balizko onuradunek hala nahi badute). «Izapideak automatizatu eta gure komunikazioetako hizkuntza erraztu dugu. Hala ere, sistema konplexua da eta hainbat pertsonek zailtasunak izan ditzakete hori ulertzeko. Pertsona horiek, gainera, harreman arinagoa dute erakunde horiekin Administrazioarekin baino» adierazi du Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariak.

Hirugarren sektoreko erakundeekiko lankidetza etengabea izan da, bai Legea egiteko garaian, bai eta   Legea aplikatu den lehen hilabeteetan ere; eta, bereziki, Erregelamendu berria ezartzeko prozesuan eta ezarpenean. Izan ere, Erregelamenduak aldaketak dakartza zenbatekoen eguneratzean gehi ordainketa-epeetan. Azaroan komunikazio pertsonalak egin ziren, eta hilabete honetan bertan ere egingo dira. Aparte, Lanbidek gizarte-erakundeen eta -zerbitzuen sare zabala izan du, zalantza guztiak argitzeko.