Neikerrek Euskobasoa 2050 jardunaldia antolatu du, Euskadiko basogintza hobetzeko plana

0
PRUEBA

2018an, Neiker-ek EUSKOBASOA 2050, Euskadiko Basogintza Hobetzeko I+G+b Plana diseinatu eta abiarazi zuen, sektorearen berregituratzea lortzeko, euskal basoetako tokiko zuraren ezagutzan, ikerketan eta dibulgazioan aurrera jarraitzeko ekimenen bidez.

EUSKOBASOA 2050ek lau lan-ildo nagusi ditu: osasuna, alternatiba berriak, egurraren kalitatea eta intsinis pinua genetikoki hobetzeko plana suspertzea. Horrez gain, beste bi zeharkako ildo landu ditugu – klima-aldaketa eta iraunkortasuna – NEIKERen plana abian jarri genuenetik.

Atera zenetik 5 urte igaro direnean, EUSKOBASOA 2050en esparruan lortutako atariko emaitzak jakinarazi nahi dizkiogu baso-egur sektoreari, 2024ko otsailaren 14an, Arkauteko gure zentroan, antolatu den transferentzia-jardunaldi batetan. Ekitaldia hainbat eremutako zur- eta baso-sektoreko profesionalei zuzenduta dago: jabe txikiak, enpresak, administrazioak, etab.

Data: 2024ko otsailaren 14a

Ordutegia: 09:30 -12:00

Tokia: Arkautiko zalditegiak

IZENA EMATEA

PROGRAMA

09:30 Ongietorria. Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia.

09:35 EUSKOBASOA 2050aren aurkezpena eta etorkizuneko bilakaera. Ander Arias González, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko arduraduna.

09:45 Baso-osasuna: basoko gaixotasunen ezagutzaren egoera. Eugenia Iturritxa, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.

10:10 Hobekuntza genetikoa: basogintzako balio-katerako kalitatezko zur-hornidura egonkorrerako aukera. Itziar Montalbán eta Javier Herrero, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.

10:35 Klima-aldaketa: lehortearekiko tolerantzia eragitea zuhaitz interesgarriak in vitro biderkatzean. Paloma Moncaleán, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea.

11:00 Aukera berriak: baso-sektorearen jarduera dibertsifikatzeko espezieak. Itziar Montalbán eta Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzaileak.

11:25 Baso-kudeaketaren iraunkortasuna: biodibertsitatea, lurzoruen kudeaketa iraunkorra eta zerbitzu ekosistemikoak. Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKEReko Baso Zientzien Saileko ikertzailea

11:50 Galderen txanda

12:00 Networkinga eta kafea