Atera da Donostiako 3 udal kiroldegitako gimnasioak berritzeko lehiaketa

0

Renting sistemaren bidez, Etxadi, Intxaurrondo eta Benta Berriko gimnasioak berrituko dira

Udal kiroldegietako gimnasioak berritzeko apustuarekin jarraituz, Donostia Kirolak lehiaketara atera ditu Benta Berri, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietako gimnasioak.

Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak adierazi duenez, «gimnasioak dira azken urteotan gehien eskatzen ari diren kirol-instalazioak, eta, horregatik, berritzen jarraitzen ditugu, kirola egiten dutenentzat erakargarri izaten jarraitzeko. Beste behin ere, renting formula erabiliko dugu, oso emaitza ona izan baitu Altzako eta Paco Yoldiko gimnasioetan. Formula horrek gimnasioak erabat berritzeko aukera ematen du bost urtean behin, inbertsio berririk egin behar izan gabe. Makinak mantendu eta eguneratzeari dagokionez, hobekuntza bat da, eta matxurak gehienez 72 orduko epean konponduko direla bermatzen du”.

Datozen 5 urteotan, 785.000€ bideratuko dira renting horretara.

 

Bentaberri kiroldegia

 

Bentaberri Udal Kiroldegiko gimnasioak 420 m2-ko azalera du. Bertan, pisu libreko, entrenamendu funtzionaleko eta eremu kardiobaskularreko lan-esparruak berrituko dira. Pisu libreko eremuan, zoladura berezi bat jarriko da, bai eta pisu libre mota asko ere, barra olinpikoak eta 2 kg-tik 42 kg-ra arteko halterak barne. Zona aerobikoak 48 makina izango ditu, hala nola makina eliptikoak, zintak, eski-simulagailua, eskailera amaigabea, bizikletak, etab.

 

Etxadi kiroldegia

 

Etxadin, gimnasioko eremu guztiak berrituko dira (128m2): pisu librea, indar gidatuko lana, lan funtzionala eta lan kardiobaskularra lantzen diren eremuak. Indar gidatuaren eremuan, 9 makina berri instalatuko dira gihar-talde guztiak lantzeko: bizepsak, kudrizepsak, deltoideak, abdominalak eta abar. Eremu kardiobaskularrean ere, 19 makina instalatuko dira.

 

Intxaurrondo kiroldegia

 

Kiroldegi horretan ere, berrikuntza integrala izango da (268m2): pisu libreko eremua, indar gidatukoa, kardiobaskularra eta funtzionala. Indar gidatuko eremuan, 10 makina instalatuko dira, eta, kardiokoan, 25. Entrenamendu funtzionaleko eremuak TRXak, uztaiak, horma-barrak eta abarretarako egiturak izango ditu.