Nagusi Intelligence Centerrek Startup eta Enpresen Gidaren hirugarren edizioa abiarazi du sektoreko 63 erakunderekin

0
PRUEBA

Nagusi Intelligence Centerrek bere startup eta enpresan gidaren hirugarren edizioa aurkezten du,lLurraldeko enpresek garatzen ari den esparru horretan egiten duten lan nabarmena erakustea helburua duena.

Biztanleriaren zahartzea erronka bat da gizarte modernoentzat, haien beharrei eta eskaerei erantzuteko orduan. Horregatik, Silver Economyren alde egitea sistemaren iraunkortasuna zaintzea da, baina baita erronka hori Bizkaiko garapen sozial eta ekonomikorako agertoki positibo bihurtzea ere.

Gidak 63 erakunde aipatzen ditu, bost ataletan sailkatuta: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen Luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean. Hauek dira sartu diren erakunde berriak:  Mundo PuaEsame Biomedical, Smart Sport Accesories, LKS Next, Saluta, Bihar eta Eder Arretak. Erakunde berri horiek dokumentuan agertzeak erakusten du Bizkaian zilarrezko ekonomiaren inguruan sortzen ari diren ekimenen eta proiektuen hazkundea eta aniztasuna.

Dokumentua NIC-ak sektoreko eragileen eskura jartzen dituen baliabideen parte da. Bere webgunean eskuragarri dauden beste baliabide batzuen artean, txosten monografikoak, zerbitzuen gida bat edo beken eta dirulaguntzen deialdiei buruzko datuak kontsulta eta deskarga daitezke, besteak beste.

2022an sortuta eta hasieran 51 enpresak parte hartzaile izanda, gida startup eta enpresa berriak gehitzen ari da produktuak eta zerbitzuak arrakastaz dibertsifikatzen dituztenak, biztanleriaren zahartzearen erronkari aurre egiteko gero eta garrantzi handiagoa duen merkatuaren segmentu honetan. “Jarduera ekonomiko berria sortzeko aukera bat da, lurraldera aberastasuna eta kalitatezko enplegua ekarriko dituena, baina bere publikoa objetibioa ahaztu gabe: adineko pertsona, zeinaren bizitza hobetu nahi dena, ez bakarrik iraupenari dagokionez, baita kalitateari, autonomiari, osotasunari eta duintasunari dagokienez ere“, azaltzen dute gidaren arduradunek.