Enplegatu publikoen ordainsarietan %0,5eko igoera gehigarria onartu du Gobernu Kontseiluak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien %0,5eko igoera gehigarria, 2023 urteari dagokiona. Igoera hori Barne Produktu Gordinak (BPG) azken ekitaldian izan duen bilakaerarekin lotuta dago.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, 2024ko martxoko nominan ordainduko den puntu erdiko igoera horrek 2023ko urtarrilaren 1etik atzerako eragina izango du, Estatuko ekonomia iaz %2,5 hazi zela baieztatu ondoren.

Ordainsari igoera horrek eta aurretik onartutako ehuneko 2,5 eta 0,5eko igoerek guztira ehuneko 3,5eko igoera batzen dute 2023an, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean.

Eusko Jaurlaritzak 20,7 milioi euroko inbertsioa egingo du neurria gauzatzeko.