Euskal Estatistika Erakundearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, NORAkale-izendegiko datu baseak eta zerbitzuak eskuratzeko

0
PRUEBA

Astearte honetako Gobernu Kontseiluak, bere baimenarekin, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren, Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bat sinatu du, kale-izendegiko NORA datu-baseetan eta zerbitzuetan sartzeko.

Hitzarmen honen helburua da, klausuletan zehazten diren akordioetan oinarrituta, hiru erakunde sinatzaileen arteko ahaleginak hobeto aprobetxatzea eta bikoiztasunak saihestea, eta horrek, aldi berean, baliabide publikoak aurreztea ekarriko du.

Hitzarmenaren xedea da Bizkaiko Foru Aldundiak NORA datu eta zerbitzuetarako sarbidea izateko prozedurak eta baldintzak ezartzea, kale-izendegiko/portalekoetako datuen sinkronizazio ezin hobea ahalbidetzeko, eta, horrez gain, behin-behineko altak emateko edo Bizkaiko Foru Aldunditik gorabeherak helarazteko aukera zabaltzea, Eustaten kale-izendegiko datuak eguneratzeko beste iturri bat izan dadin.

NORA gordailu normalizatua da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetako eta atarietako datu ofizial horiek erabiltzeko aplikazio eta irtenbide informatikoak eskuratzea eta eraikitzea errazten duten zenbait zerbitzu ere. NORAk lokalizazio-informaziorako sarbide-kanal batzuk eskaintzen ditu (API, javascritp, API geoEuskadi), sistema informatikoetan integratzea errazteko. Horrela, NORA zerbitzuek kaleko/atariko/hutsuneko datuetarako sarbidea errazten dute, kasuan kasuko fenomenoei dagozkien NORA identifikatzaileak biltegiratuz, eta datu horiek zuzenean geolokalizatzea ahalbidetzen dute lurraldean.