Bingen Zupiriak Loraldia jaialdiaren 10. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur

0
PRUEBA

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Loraldia jaialdiaren 10. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Hamargarren edizio hau «Munduari begiratzeko modu bat» lelopean egingo da martxoaren 1etik 23ra bitartean. 23 egunez 28 jarduera antolatu dira guztira. Euskal kulturaren hainbat diziplinatako (antzerkia, bertsolaritza, musika, literatura, ikus-entzunezkoak…) 120 sortzailek baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Loraldian ohikoa den bezala, askotan diziplina ezberdinen bat-egitea gertatuko da.

Informazio gehiago hemen.