Lanbidek ‘Generacción Saria’ jaso du Madrilen, ETEetan belaunaldien arteko erreleboa errazteko LanMentoring proiektu aitzindariagatik

0

Zuzendari nagusiak nabarmendu egin du Zerbitzu Publikoak erronka berriei irtenbideak bilatzeko konpromisoa. Halaber, eskertu egin du Lanbideko langileen inplikazioa, horiek aurrera eraman ahal izateko

Asteazken honetan, Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak ‘Generacción Saria’ jaso du Madrilen, LanMentoring proiektuagatik. Lanbiderekin batera, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatu du proiektua. Eta eredu bat diseinatu du; zertarako eta, enpresa txiki eta ertainetan, ezagutza transmititzeko, belaunaldi-erreleboaren prozesuan. Doako mentorizazioa du. Eta, horri esker, 60 entitatetan (orotara, 3.081 langile) adina kudeatzeko eredu eraginkorrak ezarri dira. Zerbitzua beste 200 enpresatara zabalduko da, 2024an zehar.

‘Generacción Saria’ Observatorio Generación y Talento izeneko elkarteak bultzatzen du. Eta epaile ditu, batetik, Espainiako enpresa garrantzitsuen ordezkariak (energiaren, teknologiaren edo finantzen arloan erreferente direnak); eta, bestetik, Giza Baliabideetako espezialistak. Sariak belaunaldien arteko aniztasuna kudeatzeko jardunbide egokiak saritzen ditu. Bertan, erakunde baten helburu estrategikoak lortze aldera, talentuari balio erantsia ematen zaio (adina edozein dela ere) eta belaunaldien arteko ezagutzak zein trebetasunak batzen dira.

Hain zuzen ere, LanMentoring Lanbideren eta Innobasqueren arteko lankidetzatik sortu zen; helburua izanik berrikuntza-begirada bat txertatzea trantsizio demografikoari eman beharreko erantzunean, eta zahartze progresiboak enpresen lehiakortasunean duen eraginean. Gainera, hainbat sektoretako zein tamaina diferenteko ia 1.000 enpresei buruzko azterlan bat egin genuen; 2028-2032 horizonterako errelebo-aurreikuspenak ezagutzeko (okupazioen eta sektoreen arabera). Helburua da   euskal enpresa txiki eta ertain askoren plangintza estrategikoen parte ez zen prozesu bati ekitea. Hutsunea inkestek utzi zuten agerian. Gainera, aipatu behar da enpresa txiki eta ertain horiek Euskadin dauden enpresen % 90 eta enpleguaren % 70 direla. Detektatu egin zen, batetik, zein enpresek zuten funtsezko postuetan 55 urte gorako langileen % 40 baino gehiago; eta, beraz, bestetik, zein enpresek egin behar zioten aurre belaunaldien arteko erreleboari (hainbat puntu estrategikoetan, non ordezkapena ez ezik, ezagutza transmititzea ere eskatzen zen).

AdinLan

Hasiera batean programan parte hartu zuten 60 enpresei hainbat eredu diseinatu zitzaizkien, doan, trantsizio hori kudeatzeko aukera emateko (eta bertan erretiroa gertu dutenekin joan-etorri hori partekatuko zuten gazteak sartu ziren). Horretarako, Lanbidek enpresen eskura jartzen dituen programak eman zaizkie. Programa horiek AdinLan tresna-kutxan sartzen dira (Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailak diseinatua). Halaber, eskura dituzte Sailaren beste hainbat baliabide propio gehi Osalan (laneko osasunaren Prebentzio-planak enpresetan bizi diren adin desberdinetara egokitu ahal izateko).

Francisco Pedrazak (Lanbideko zuzendari nagusia) Maite Martínezekin (Lan Aktibazioko zuzendaria) batera jaso du Saria. Bertan, esker ona adierazi du zerbitzu publiko baten lan berritzailea aitortzeagatik. Eta espreski nabarmendu ditu Erakunde autonomoko langileak, zergatik eta euskal gizartearen erronka handiei erantzutea ahalbidetzen duten proiektuak aurrera ateratzeko plazaratzen duten inplikazioagatik.

«Eta gure erronka handienetako bat demografikoa da. Eta, aldi berean, gure enpresen lehiakortasuna bermatzen dugu, irtenbide berriak behar bait zituzten. Idoia Mendia lehendakariordeak bultzada guztiz eraldatzailea eman nahi izan die gure enplegu-politika aktiboei (Euskadin inor soberan ez dagoelako premisaren gainean). Eta gure betebeharra da arlo publikotik bermatzea (egiten ari garen bezala) pertsona eta enpresa guztiek beren enplegurako eta lehiakortasunerako aukera aurkitu ahalko dutela», esan du Pedrazak. Gogorarazi du, halaber, Euskadik lehen aldiz egin duela adinaren prestigiozko kanpaina bat lan-eremuan, eta 50 urtetik gorakoak kontratatzeko programa bat jarri duela abian (aurreikuspenak gainditu dituena).