Iñigo Urkulluk 200 urtez egindako ibilbidea aitortu dio produktu kosmetikoetan espezializatutako familia enpresa honi
Gaur goizean, Lehendakariak produktu kosmetikoak ekoizteaz arduratzen Arabako Lascaray-LEA enpresa bisitatu du, izan ere, 200 bete ditu, eta Euskadiko zaharrena da. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin batera, Iñigo Urkulluk familia enpresa honek Gasteizen dituen bulegoak zeharkatu ditu. Une honetan bi atal nagusi ditu enpresa honek: bata, kosmetikoa; eta bestea, oleokimikoa.
Dagoeneko familiaren seigarren belaunaldia osatzen duten enpresako arduradunen aurrean, Lehendakariak baieztatu du benetan zaila dela hainbeste urtetan irautea, eta LEA enpresan “ahaleginaren eta sakrifizioaren” kultura dagoela nabarmendu du, “beti bezain lehiakorra baita”. “Gaur zuen indarra eta ilusioa partekatzen ditut, su hori bizirik mantentzeko belaunaldiz belaunaldi”- adierazi die.
Lehendakariak aipatu du bi mende hauetan, enpresak krisiak, gerrak eta ETAren “zigor krudel eta bidegabea” bizi behar izan dituela. Lehendakariaren ahotan, “2017an, bereziki, gogora ekarri genuen, Korta saria jaso zenutenean”.
Bukatzeko, enpresari guztiei beste babes mezu bat helarazteko urtemuga hau baliatu nahi izan du Iñigo Urkulluk.
“Zuen lana eta gure Herriari egiten diozuen ekarpena aitortzen dizkizuegu”- bukatu du.