Erakunde adierazpena Donostian izandako azken sexu erasoa dela eta

0
PRUEBA

Dela gutxi sexu erasoa jasan duen emakumeak jarritako salaketaren aurrean Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du emakume honek jasandako sexu erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari , bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela.

3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.